22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Euskal Biblioteka lagun askoren alkarlanari esker dago bizirik”
23.04.2024

“Euskal Biblioteka lagun askoren alkarlanari esker dago bizirik”

Atzo ospatu zan Labayru Fundazinoko bazkideen Batzar Nagusia, Adolfo Arejita Zuzendaritza-batzordeko presidenteak gidatuta. Laguntzaileek zein Eleizbarrutiko erakunde honen egitekoagaz bat datozan edo erakundetik gertu dagozan pertsonek parte hartu eben. Ekitaldian, Ander Manterola Euskal Bibliotekaren arima eta gorputzari autorpena egin eutsen eta besteak beste, honeek izan ziran: Bingen Zupiria jarduneko Kultura-sailburua, Leixuri Arrizabalaga Kultura-diputatua, Isaak Amezaga Euskerarako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusia, Begoña Ibarra Kultura-zuzendaria, Amaia Arregi eta Eider Inuntziaga Bilboko udaleko ordezkariak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidentea. Manterolak esker ona adierazo eban ez Euskal Bibliotekak aurrerantzean bere izena izango daualako, bere lana autortu deutselako baino. Orain dala 50 urte euskal gaiei buruzko biblioteka sortzen lagundu eutsan hainbat pertsona gogora ekarri eban.

Liburuaren Egunaren bezperan, Labayru Fundazinoak omenaldia eskaini eutsan aurrerantzean bere izena eroango dauan Euskal Bibliotekaren sortzaile izan zan Ander Manterolari. 

Iragarpena, Eleizbarrutiko erakundearen Batzar Nagusiaren barruan egin zan. Batzarrean, aurreko ekitaldian burututako jardueren kontuak aurkeztu ebezan. Garatutako askotariko jardueren -heziketa, normalizazinorako egitasmoak, itzulpenak, lexikografia-egitasmoak…- laburpena be eskaini eben. Ekonomiaren arloan, 2023ko ekitaldiko kontuak eta urte honetarako aurrekontua onartu ziran.

Autorpena Ander Manterolari

Batzarraren bigarren zatian, autorpena egin jakon erakundearen eta Euskal Bibliotekaren sortzaile dan abadeari.

Joseba Santxo idazle eta bertsolariak egin eban omenaldiko berbaldia, `Betiko liburuak, liburuak betiko´ goiburuaren haritik.

Omenduak esker ona adierazo eban autorpenagaitik, ez hainbeste Derion dagoan Bibliotekak aurrerantzean bere izena eroango daualako, bere lanagaitik aintzat hartu dabelako baino. Esker ona adierazo eban, baita be, 50 urte honeetan Euskal Biblioteka jardunean egotea ahalbideratu dauan hainbat lagunen alkarlanagaitik.

Ekitaldiari amaiera emoteko, Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak erakundeak, teknologiaren eta kulturaren arloan gertatzen ari diran aldaketak kontuan hartuta, geroari begira dauzan erronkak aitatu ebazan.

Ander Manterola, junto a la directora de Labayru Fundazioa y representantes institucionales