EUSKALIT erakundeak 3 erakunderi egin eutsen autorpena “Kudeaketa Aurreratuaren” sariaz. A sariak emon ebazan eta baita diplomak be. Somorrostro ikastegiak 2021ean be jaso eban A saria “gizartea” elementuan, 2022an “estragegia” elementuan eta 2023an, barrikuntzan.
Aurtengo ekitaldian, A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA erakundeari barrikuntzaren saria emon deutse, SOMORROSTRO IKASTEGIARI bezerpem saroa eta MUTUALIARI 2. saria gizartea arloan.
Urrezko A jaso dabenak: PREOCA aholkularitza-etxeak, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOAK, SPRI-ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKADIKO AGENTZIAK eta ARGIA FUNDAZINOAK. Argazkiak: hemen.
Era berean, 56 erakundek Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso eben, arlo horretan erakutsitako konpromisoagaitik.
Somorrostro ikastegiak bere kudeaketa-sistema ebaluatzeko eta hobetzeko darabil eredu hori eta EUSKALITen ebaluaketaren ostean emon deutse saria.
Euskal saria kudeaketa aurreratuari
Eusko Jaurlaritzak emoten dau sari hau eta kudeaketa aurreratuan nabarmendutako enpresa eta erakundeek jasoten dabe ESKALITen bidez.