27-03-2025 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Kultura 5 Ezin izan dozu “Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren” banaketa jarraitu?
20.03.2025

Ezin izan dozu “Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren” banaketa jarraitu?

Bilboko BBK aretoan ospatu dan ekitaldian banatu da kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamena. que distingue a personas o colectivos del ámbito de la cultura. Aurton, aitamenen IV. ekitaldian, honeei egin jake autorpena: liturgiako lagungarrien itzulpenak egiten dabezan itzultzaileen "Euskal baliabideak taldeari", Inmaculada Gallastegiri eta Juan Maria Iraolagoitiari (hil osteko aitamena), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio LInaza abadeari liturgiako musikari egindako ekarpenagaitik eta ETBan domekero emoten dan euskerazko meza sustatzeagaitik. Ekitaldia zuzenean emon da eta barriro ikusi daiteke: hemen.

 Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia irratietako zuzendari dan Javier Onaindiak aurkeztu dau ekitaldia eta Joxan Goikoetxea soinujoleak bere musikaz girotu dau.

Ekitaldia osorik: hemen.