01-03-2025 Sábado, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 FIlipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu Bizkaian
27.02.2025

FIlipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu Bizkaian

Bizkaiko filipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu gure eleizbarrutian. Datorren zapatuz, martxoak 1, On Joseba Segura gotzaina buru izango da Romoko San Jose Langilea parrokian arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian. 

Bizkaiko filipinar alkarte katolikoa domekero batzen da 17:00etan, Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian. A. Julio Santiago lagun dabela, arrosarioa errezatzen dabe lehenengo 16:30etan eta ostean, tagaloz, ingelesez eta gaztelaniaz ospatzen da meza.

Txinatar eta afrikar mezak

Beste alde batetik, datorren domekaz, martxoak 2, domekero lez, txinatar alkarteak meza ospatuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokian, 17:30etan. Afrikar alkartearen eleizkizuna (hilaren lehenengo domekaz), San Anton parrokian izango da, 12:30etan.

Meza latinoamerikarra

Alkarte honek Miribillako Santa Maria Josefa parrokian ospatzen dau Eukaristia hilaren azken domekaz. Joan dan domekako argazkiak:

Meza latinoamerikarra
Meza latinoamerikarra
Meza latinoamerikarra
Meza latinoamerikarra
Meza latinoamerikarra