09-10-2024 Miércoles, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko
07.10.2024

Filipinar alkartearen deia Romoko Eukaristian parte hartzeko

Filipinar alkarteak domekeroko Eukaristia ospatu eban atzo, joan dan astean ospatu zan Migrazinoetarako Munduko Egunaren ostean. Domekero batzen dira Eukaristia ospatzeko Romoko San Jose parrokian, 17:00etan, A. Julio Santiago lagun dabela. Atzo, Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak parte hartu eban ospakizunean eta gaur egun Iruñan ikasten ari diran filipinar abade bik alkar-meza emon eben. 

Bizkaiko filipinar alkarte katolikoak dei egin dau eurakaz bat egiteko domekero, 17:00etan, ospatzen dan Eukaristia honetan. Hasteko, Arrosario Santua errezatzen dabe 16:30etan eta meza tagalo, ingeles eta gaztelaniaz ospatzen da.

Filipinar alkartea
Filipinar alkartea