Gangen aretoan jarriko dabez Gabon-gozokiak, besteak beste lehengai bikainez egindako askotariko turroiak.
Komentu barri bi aurtengo azokan
Aurton, beste komentu bik parte hartuko dabe lehenengo aldiz: mazapan-aingira ospetsua ekariko daben Badajozeko Montijoko klaratarrek eta panettoneak -txokolatezkoak edo laranja eta mahaspasazkoak- egiten adituak diran Ourensekoek.
Turroiak, txokolateak, polboroia, ‘marron glaçe’, gorringoak, pikuak txokolateagaz, mazapanak…, erosi ahal izango dira Eleiz Museoko azoka gozo honetan.
Gabon-gozoez gainera, komentuetan urte osoan ohiko diran produktuak be ekarriko dabez: te-pastak, elurtuak, madalenak edo kokadak. Eta, jakina, txoko-intxaur paregabeak eta zirikilotezko enpanadilak, sasoi honetan ohikoak diran jaki gaziel laguntzeko gourmet marmeladak, likoreak -esate baterko Oseirako kafe eta txokolatezkoa edo Cardeñako bedar-likorea-.
Elorrioko Santo Domingo komentuko monjek egiten daben eta erredurak osatzeko ona dan ukendua be eskuratu ahal izango da eta kosmetikoak, esate baterako Chantelletik etorritakoak eta oliba-orioaz eta esentzia-orioez egindako jaboi naturalak, Andaluziatik etorriko diranak.
Ordutegia:
Domeka eta astelehenez: 11:00etatik 14:00etara
Martitzenetik barikura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara
Abenduaren 6an eta zapatuz: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara
Sarrera doan.