08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gabon-gozokiak Eleiz Museoan: Komentutik zeure etxera
29.11.2024

Gabon-gozokiak Eleiz Museoan: Komentutik zeure etxera

Gaur, barikua, zabalduko da "Komentuko gozokiak" azoka Bilboko Eleiz Museoan (Gizakundea plaza 9B. Atxuri). Abenduaren 20ra arte egongo da zabalik Museoko gangen aretoan. Azoka horretan, Penintsulako hainbat lekutako komentuetako monja eta fraileek prestatutako Gabon-produktuak eskuratzeko aukera izango da. Eta klaustroan, Munduko jaiotzak, jaiotza txiki-txiki eta ikusgarrien erakusketa egongo da ikusgai (urtarrilaren 5era arte).

Gangen aretoan jarriko dabez Gabon-gozokiak, besteak beste lehengai bikainez egindako askotariko turroiak.

Komentu barri bi aurtengo azokan

Aurton, beste komentu bik parte hartuko dabe lehenengo aldiz: mazapan-aingira ospetsua ekariko daben Badajozeko Montijoko klaratarrek eta panettoneak -txokolatezkoak edo laranja eta mahaspasazkoak- egiten adituak diran Ourensekoek.

Turroiak, txokolateak, polboroia, ‘marron glaçe’, gorringoak, pikuak txokolateagaz, mazapanak…, erosi ahal izango dira Eleiz Museoko azoka gozo honetan.

Komentuko gozokiak

Gabon-gozoez gainera, komentuetan urte osoan ohiko diran produktuak be ekarriko dabez: te-pastak, elurtuak, madalenak edo kokadak. Eta, jakina, txoko-intxaur paregabeak eta zirikilotezko enpanadilak, sasoi honetan ohikoak diran jaki gaziel laguntzeko gourmet marmeladak, likoreak -esate baterko Oseirako kafe eta txokolatezkoa edo Cardeñako bedar-likorea-.

Elorrioko Santo Domingo komentuko monjek egiten daben eta erredurak osatzeko ona dan ukendua be eskuratu ahal izango da eta kosmetikoak, esate baterako Chantelletik etorritakoak eta oliba-orioaz eta esentzia-orioez egindako jaboi naturalak, Andaluziatik etorriko diranak. 

Ordutegia:

Domeka eta astelehenez: 11:00etatik 14:00etara

Martitzenetik barikura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Abenduaren 6an eta zapatuz: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara

Sarrera doan.