22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gabonetako protagonista Alkarren Barriren azalean
01.12.2023

Gabonetako protagonista Alkarren Barriren azalean

Aldizkariaren abenduko alearen (298. zenb.) azalean, Jesus Umearen irudia nabarmentzen da Gabonetako zuhaitzaren aurrean. Honen argiak, bigarren mailan geratzen dira. Gabonen ospakizunak kristauentzat dauan behentako zentzuna nabarmendu gura da. Familiak ostatu bakar batean be lekurik ez aurkitzean, aska baten jaio behar izan eban Umea. Gotzainak idatzitako zorion-agurrak aldi honen garrantzia  jasoten dau, izan be, "Belengo Umea barriro jaioko da eta Beragaz birsortu gaitezala gura dau". Gotzainak hauxe eskatzen deusku: ez daigula ahaztu "lurralde santuan eta munduko beste hainbat lekutan, euren ontasunaren ilusinoan justitfikatuta hil egiten dabenen esku hilten ari dan hainbeste errugabe". Ale hau barritasun eta guzti dator: Presbyterium atal barria, Eleizbarrutiko abade eta diakonoen topagune lez.

Gabonak dira aldizkari honetan protagonista. Hilero, Bilboko Eleizbarrutiko era bateko eta besteko gertaerak jasoten dira eta hilaren lehenengo egunean euskarri digitalean kaleratu dan ale honetan be hainbat audio, bideo eta argazki-sorta  jasoten da askotariko barriakaz. 

Erdiko orrialdeetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak jasoten dira, besteak beste, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldearen proposamena.

Alkarrizketen sailean, honeek nabarmendu daitekez: aldizkariran laguntzen dauan Ernesto Diaz esperientzia handiko kazetariak Ramon Goyarrola Helsinkiko gozain barriari egin deutsana; Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) Eleizbarrutiko batzorde barriari egindakoa eta Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako eremuko koordinatzaileak eskainitakoa. 

Pobreen Munduko Egunaren ingurukoak

Pobreen Munduko Eguneko topaketaren eta bertan Sebastian Morak eskaini eban berbaldiaren ingurukoak be luze eta zabal jasoten dira hilabete honetako alearen lehenengo orrialdeetan.

Ez dira falta ohiko laguntzaileen artikuluak be: Eleizbarrutiko Liburutegiarena, Labayru Fundazinoarena, Eleizbarrutiko Artxiboarena, Liturgiarako Ordezkaritzarena edo Eleiz Museoarena.

Atal barria: Presbyterium

‘Presbyterium’ aldizkaria orain dala 30 urte sortu zan eta urtero argitaratu izan da. Hiru hamarkadaren ostean, formatuz aldatuko da. Hilero, lekua egingo jako Alkarren Barri aldizkarian eta honako atalak izango ditu: gogoeta, alkarrizketa eta liburu baten gomendioa. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzako zuzendaria arduratu da lehenengo emonaldiaz. On Joseba Segura Bilboko gotzainak erantzun deutso galdeketari eta Dionisio Larrañaga abadeak Antonio Bravoren liburu bat gomendatu dau.

Portada de Alkarren Barri de diciembre