Katedrala jentez bete zan. Lagun askok hartu gura izan eben parte ekitaldi xumean.
Ospakizun osoa hemen
Argazki-galeria Alex Garai:
Plaka klaustroan
Ospakizunean sinbolo bi aurkeztu ziran: plaka eta olibondoa. Lehenengoa, jarri dabe dagoeneko katedraleko horma baten, hain zuzen be, sakristiarik sartuta, klaustrorako sarreran. Urtean zehar, milaka lagunek bisitatzen dau leku hori. Plakaren behealdean dago zuhaitza eta laster eroango dabe Derioko ‘Seminarioa’ eraikinaren inguruan dagoan Adiskidetasunaren Basora bertan landatzeko.