HOAC eta EKO-ACG mobimentuen erretiroan gogoan izango dabez Vatikano II.a Kontzilioan kontseilari, Ekintza Katolikoko eta Esku Elkartuak erakundeko presidente izan zan Pilar Bellosillo eta Guillermo Rovirosa HOAC mobimentuaren sustatzailea.
Maite Valdivieso teologo eta Langile Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak eta Marimar Gonzalez HOAC mobimentuan konpromisorako estatuko arduraduna danak gidatuko dabe erretiroa.
Gazteen konbibentzia Berrizen
Barikutik -martxoak 1- domekara arte -martxoak 3-, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta Abandoko San Bizente Martiria parrokietako gazteak Berrizen izango dira. Arduradunen esanetan, “Berrizen ospatu genduzan aurreko konbibentziak be eta urteera zoragarria bizi izan ondoren, leku berera joango gara, ezusteak izango badira be”.
Gehiago jakiteko: hemen.