11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gaur, Aita Santuak sustatutako “Maitasunaren Munduko Eguna”
29.06.2024

Gaur, Aita Santuak sustatutako “Maitasunaren Munduko Eguna”

Ekainaren 29an, Eleizak ohikoa dau "San Pedro eguneko diru-laguntza" edo Aita Santuak sustatutako "Maitasunaren Munduko Eguna" ospatzea. Kerman Lopez bikario nagusiak gogoratzen deuskunez, orain dala urte bi Gotzainak eta bere Gotzain Kontseiluak agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eben, "bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, ebanjelizatzea adoretzen eta beharrizan larrian dagozanei laguntzen jarraitu daian berari laguntzea dagokiola jabetu daiten eta horren kontzientzia hartu daian". Holan, geure alkartetik haragoko Eleizako kide izatearen sena bizitu egiten dogu.

Aurton, zapatuz ospatuko dogu San Pedro eta San Paulo eguna eta, seguruenik, jentearen partaidetza, zabalagoa izango da. Alkarte bakotxak erabakiko dau gaur edo biharko -ekainak 29, 30- kolektak Aita Santuaren asmo honetara -behartsuenei lagun egin- zuzenduko dauan ala ez.

Kerman Lopezek azaldu dauanez, “diru-batze hau Eleizaren batasunaren eta eleiz ardurakidetasunaren adierazpen lez aurkeztu behar deutsagu beti alkarteari”. 

Eleizbarrutitik Vatianora bialduko da Gotzaitegiaren kontuetan “oboloa + parrokiaren izena” izenburuagaz batu daiten dirua.