30.09.2026

Gaur, kurtsoko lehenengo ‘Bizkaia isilik’ bilkura

Udako etenaldiaren ostean, 'Bizkaia isilik' bilkurei ekingo deutse barriro gaur, irailak 30. Bilkurak 19:30etan izango dira, ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga antzokiaren plazan eta Ibarrekolandako plazan; Galdakaon, Iturrondo plazan (lekukotasun-bilkura); Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan eta Zornotza-Amorebietan, Herriko plazan. 

Partaideek gogoan izango dabez bizimodu hobearen bila migratu eta jazarpena, iruzurra, deportazinoa jasaten daben edo itsasoan hil egiten diranak eta baita gure kaleetan, etxe, lan eta lagun barik ozta-ozta bizirauten dabenak.

2.600 lagun hilda edo desagertuta

Hilabete honetan, ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan Europako hegoaldeko mugan jarriko dabe arreta. Bertan, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen arabera, urte honetan 2.600 lagun hil edo desagertu dira Mediterraneoan eta Mendebaldeko Atlantikoan.

Gaur, Europara bizirik heltzen diranak irregulartasunera bultzatzen dituan atzerritarren legea indargabetzeko eskatuko jake barriro be herri erakundeei eta anker eta bidebakotzat daben muga-politikaren ordez Giza Eskubideak ezarri daitezala.

Bilkuretan, itxaropena be agertu gura dabe eta mundu zuzenagoaren alde borrokatzen jarraitu.

Hurrengo hitzordua: urriak 28, eguaztena.

‘Bizkaia isilik’ bilkurek 10 urte bete dabez

Migrazinoetarako Pastoraltzak Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko azken alean adierazo dauanez, Bizkaian, 2026ko maiatzean egin zan lehenengo bilkura. MIgrazinoen arloan jarduten daben Eleizako hainbat erakundek osotzen daben Migrazinoetarako Mahaiak bultzatutako ekimena izan zan. Argibideak eta lekukotasunak.


Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Bilkurak