22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Goiuriak betikotu egin dau Andra Mariaren irudiaren prozesino eta lekualdatzea
12.08.2024

Goiuriak betikotu egin dau Andra Mariaren irudiaren prozesino eta lekualdatzea

Orain dala gizaldi batzuk hasitako ohitura barritu eben atzo Goiurin. Goiuriko Ama Birjinaren irudia lepoan hartuta eroan eben urte osoan egoten dan ermitatik Iurretako San Migel parrokiaraino. Prozesinoan, eleiztarrek arrosarioa errezatu eben eta Andra Mariari eskainitako hainbat kanta abestu zan. Jesus Zamalloak lagunduta egin eben Hitzaren ospakizuna eleizan. Gaur emon deutse hasiera hirurrenari eta abuztuaren 14a egun berezia izango dala iragarri dabe. Parrokiako abesbatzak Jose Maria Miangolarra goiuritarrak konposatutako Salbea estreinatuko dau eguerdiko 12:00etako mezan. Abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren irudia bere ermitara eroango dabe barriro eta goizeko 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da plazan, Alex Alonso lurraldeko bikarioa buru dala. 

Iurretako Goiuria auzoko eleiztarrek egun berezia ospatu eben atzo. Bero astunaz lagunduta, Ama Birjinaren irudia ermitatik parrokiara eroan eben, ohitura betez.

Gaur, bihar eta hilaren 14an, Ama Birjinaren hirurrena ospatuko da, egunero arrosarioa errezatuz, 11:30etan eta meza ospatuz, 12:00etan.

Goiuriko Andra Mari
Goiuriko Andra Mariaren irudia XV. gizaldiaren hasierakoa da

Prozesinoen jatorria

Antxina, sikateak egozanean egiten ziran prozesinoak, “kanpai-hotsez eta santuen litaniak abestuz”. Horixe dinoe Baskoniako Atlas Etnografikoarako jasotako lekukotasunek.

EEtnografiej azaltzen dabenez, sikateek eta, kasu bakarren batean, izurritea lako zooritxarrek eragindako alkartearen beharrizanek eraginda lekualdatzen ebezan Ama Birjinaren eta santuen irudiak euren ermitetatik parrokiara. 

Lekualdatzeetan, erreguteak egiten ziran, auzotarrak partaide zirala. Hainbat herritan, irudia parrokian geratzen zan udabarritik udara arte. Gehienetan, irudiok, hirurrena edo bederatziurrena ospatu arte geratzen ziran parrokian eta amaitzeaz batera, prozesinoan eroaten ebezan, litaniak abesten zirala.

San Lorentzo eguna, Arteagan

Zapatuz, Arteagako auzotarrek San Lorentzo eguna ospatu eben. Ermitan meza ospatu ondoren, bazkaria egin eben eta bertsolarien emonaldia eta dantzak izan ziran. Jesus Muñiz Petralanda historialariak ermitari buruzko hainbat sekretu kontatu eban.

Gahiago jakiteko,`Menditik kostara´ orrialdera jo.

San Lorentzo Gautegiz-Arteaga
San Lorentzo eguneko irudiak
La feligresía trasladó ayer a la Virgen desde la ermita hasta la parroquia de Iurreta