22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainak bat egingo dau bihar “Belengo Bakearen Argiari” harrera egiteko
16.12.2023

Gotzainak bat egingo dau bihar “Belengo Bakearen Argiari” harrera egiteko

Bihar -abenduak 17, domeka- Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jasoko dabe Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian 19:00etan egingo dan ospakizunean. On Joseba Segura gotzaina izango da buru Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta Gazte Pastoraltzako hainbat talde batuko dituan ekitaldian.

Ospakizunaren ostean, gazteek euren parrokia eta alkarteetara, pertsona nagusien egoitzetara, eskoletara eta beste hainbat lekutara eroango dabe “Belengo Bakearen Argia”.

“Argia, herrietan argi egiteko” goiburua aukeratu da aurtengo ekitaldirako, gazteek bake eta adiskidetasunaren egile lez gaur egun daben eginkizunari buruzko gogoeta sakonera deituz. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentutik azaldu dabenez, “geure esku dogu argia gure ingurura eroateko mandatua eta horri esker azken urtean egitasmo ugari jarri gozu martxan Eleizbarruti osoko auzo eta herrietan gizarte aldaketa eragiteko”.

Belengo Bakearen Argia
Aurreko ekitaldi bat San Nikolas eleizan

Belenetik

Urtero, Austriako neskato edo mutiko batek Argia hartzen dau Belenen, Jesusen Jaiotzaren leize-zuloan (Zisjordania), gaur egun egundoko gatazka bizi daben lekuan. 1986tik hasita egiten dabe hori. Handik Vienara eroaten da Argia eta hara joaten da Europako ehunka eskaut. Honeek eroaten dabe gero Argia eta bere mezua euren herrialdeetara, “eskaut mobimentuaren oinarria” beteteko: bakearen aldeko lankidetza eta heziketarako sarea sortu.