28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barrien laburpena
17.12.2023

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Laburpen honetan, Gabon eta Jaunaren jaiotzaren eguneko barriak nabarmentzen dira.

Gabonak atarian

Caritas Bizkaia erakundearen Gabonetako kanpaina.

Caritas Bizkaia erakundeak lagungarriak prestatu ditu kanpainarako.

Abesbatza eta koralen emonaldiak urtarrilaren 4ra arte.

“Kultur Gabonak” egitarauaren barruan.

Gaur, abenduak 17, Belengo Bakearen Argia Bizkaiara helduko da.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatzen dau ospakizuna.

Berbaldiak eta liburuen aurkezpenak

Kulturaren eta fedearen inguruko ekitaldiak.

Hirugarren berbaldia Corpus Christi parrokian.

Miguel Ramon Viguriren berbaldia

“Caminar  juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión”  liburuaren aurkezpena

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) aurkeztu eban

“Fernando De Los Ríos. La construcción del estado laico” Carlos Garcia de Andoinen liburuaren aurkezpena Barrian.

Garcia de Andoin bera eta Anabella Barroso izan ziran aurkezpenean.

Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzuak agerkari barria kaleratu dau.

Txomin Bereciartua

Txomin Bereciartua abade zanari omenaldia egin deutse.

Omenaldia, berak sortu eban Novia Salcedo Fundazinoaren egoitzan izan zan. 

Ondarroa

Ondarruako Antiguako Ama ermitan lapurretak izan dira.

Kalteak ez dira handiak izan, baina oso kutunak ondarrutarrentzat.

Ministerio ordenatua

Ministerio ordenatuak Abendualdiko erretiroa ospatu dau.

On Joseba Segura gotzainak gidatu dau Ministerio Ordenatuaren erretiroa: “Marien begiez”.

Erreleboak gehiegiken batzordean

Azoka solidarioa Algortako Tourseko San Martik parrokian Kanseniaren (Kongoko Errepublika Demokratikoa) alde.

Etorkinen lekukotasunak

Etorkinen lekukotasunak Abandoko San Bizente parrokian eta Amorebieta-Zornotza Pastoral Barrutian.

Adimen Artifiziala

Eleizbarrutiko ordezkaritzak, Kazetarien Kolegioagaz batera, IA komunikabideetan etikaz erabilteko dekalogoa aurkeztu dau Eusko Legebiltzarreko batzorde baten.

Politikoek begi onez hartu eben Adimen Artifizialari buruzko proposamena.

Gotzaina Bidebarrietan izango da gaurkotasun-barrien inguruan jarduteko.

Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dabe saioa, On Joseba Segura gotzaina protagonista dala.

Hauxe da Astekoak. Eleizbarrutiko asteko barrien laburpena.