13-10-2024 Domingo, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Timothee Nkonde, “Association Amis de Mufunga” alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon
18.12.2023

Timothee Nkonde, “Association Amis de Mufunga” alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon

Eleizbarrutian izango dan egunetan, Timothee Nkonde, Kongoko Errepublika Demokratikoko Association Amis de Mufunga alkarteko presidenteak hainbat batzar izango dau eta berbaldi bi be emongo ditu. Lehenengoa, gaur arratsaldez, Sopelako San Pedro Apostolua parrokian, 19:30etan eta bigarrena, bihar -abenduak 20, eguaztena-, ordu berean, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku).

Orain dala egun batzuk, Iñigo Iriarte eta Jose Ignacio Iturmendi Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideek, Radio Popular-Herri Irratiari eskainitako alkarrizketan azaldu ebenez, Timothée lehenengo aldiz etorri da gure Eleizbarrutira, aurreko saiakera bitan ez eutselako Europara bidaiatzeko bisarik emon.

Iturmendiren esanetan, hemen, gure kasuan Euskadin, dagozan alkarte, fundazino edo GKEek euren ordezkaritza dabe egitasmoa garatzen dan lurraldean. “Guk Kongoko E.D.an doguna, eurak dira. Gu, Mufungaren Adiskideak Fundazinoa gara eta eurak Mufungaren Adiskideak Alkartea, eta alkarte horren presidentea, Timothee da. Lotura estuak ditu aspalditik gugaz eta Luis Mari Gerrikagoitia zanaz. Bere Eleizbarrutian entzute handiko gizona da, asko baloratzen dabe eta ondo prestatuta dago”. 

Iñigo Iriarteren ustez, bisita hau “aukera aparta” da. Bisa bi bider ukatu izanak mundu bidegabearen barri emoten deusku, izan be, orokorrean, europearrok ez dogu arazorik mundu osoan bidaiatzeko eta eurek bai. Bere esanetan, “etorri izana bera, lekukotasuna da, eta gauzek onera egin leikiela pentsarazoten deusku”. Baliotsutzat joten dau “bertan bizi dan norbaiti” entzutea, zuzenean galderak egin ahal izatea.

Bere aldetik, Timotheek hemendik eurei laguntzen deutsien errealidade eta pertsonak ezagutuko ditu. Jose Ignaciok azaldu dauanez, “ilusinoz eta esker onez hartuko dogu. Gainera, bera be ilusinoz beteta datorrela uste dot. Euren ahotan askotan agertzen dira Bilbao eta Euskal Herria berbak, eta esker onez esaten dabez, laguntzaren iturri lez ikusten dabezalako, baina ona da eurek be berba honeek irudiz janztea eta esker on hori adierazotea”.

Gainera, Timothee, aspaldian ikusi ez dauan makina bat lagunegaz alkartuko da, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoan luzaroan egon diranakaz. Eta orain dala hilabete batzuk Kongo bisitatu eban On Joseba Segura gotzaina agurtuko dau.

Iñigo eta Jose Ignaciori egindako alkarrizketa osorik: hemen

Mufunga
Mufunga