27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ekitaldi solidarioak asteburuan
18.12.2023

Ekitaldi solidarioak asteburuan

Alde Zaharra Pastoral Barrutiak (PB) jardunaldi solidarioa ospatu eban Bilboko San Anton eleizaren arkupeetan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek, euren aldetik, azoka solidarioa -datorren domekaz barriro egingo dabena- ospatu eben. Eta misinoetarako Tourseko San Martin parrokiako taldeak Kanseniako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoaren aldeko azoka jarri dau martxan asteburuan.

Alde Zaharra PBa

Antolatzaileek nabarmendu dabenez, PBko askotariko taldeek, tartean, kristau sarbideko, sendotzako eta eskaut taldeetako gazte askok, “banatzean” oinarritutako jardunaldia ospatu eben. Gabonetako saskien zozketarako txartelak eta hainbat herrialdetako produktuen salmentatik ataratako dirua monja pasiotarrek Kinsasan (Kongoko E.D.) garatzen diharduen adin txikikoen aldeko egitasmo baterako izango da. 

Azoka Kinsasa San Anton
Azoka Kinsasa San Anton

“Normalean pastoraltzan parte hartzen daben nazionalitate desbardinetako taldeetako kideak izan dira ekitaldian”.

Azoka Kinsasa San Anton

Amaitzeko, familia Eukaristia ospatu zan.

Azoka Kinsasa San Anton

Autonomia-Indautxu

Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek azoka solidarioa zabaldu eben atzo eta hilaren 24an be zabalduko dabe. Batu daien dirua Auzobizi Caritas Bizkaia erakundearen egitasmora zuzenduko da.