Ermua
Heziketarako lehenengo saioan, “Alkarte abegitsu eta barneratzailea” gaiaren ingurukoan, Alicia Suso Lan eta Ekonomia Solidarioarako Cáritas Bizkaia erakundeko arduradun eta VI. EEErako Batzorde Teknikoko kidea izan zan protagonista.
Roberto Noriega agustindar eta Deustuko unibertsitateko irakasleak jardun eban bigarren saioan, “Eleiz alkartea eratu misino-garaian” gaiaren inguruan.
Maria Dolores Gorriz Jesusen Bihotza ordenako monja eta “Arrupe Etxean” boluntario danak gidatu eban alkartearentzatko erretiroa.
Txomin Alonso parrokoaren esanetan, hiru izenburuetan “alkartea” hitza nabarmentzen da: “Alkarteak abegitsu izan daiten, kiden arteko hartu-emonak zaindu egiten ditu, itsaroan alkarregaz arraun egiteko, ontziari atxikita dagozanei edo itsasoan ontzi barik diranei abegi egiteko. Eta alkarlanean dihardu, beste ontzi batzuetan joanda, laguntzen ari diranakaz”.
Gabon-kantak Astrabuduan
Zapatuz, EKO-ACG mobimentuko Astrabuduako ume eta gazteen taldeek Gabon-kanten urteroko jaialdian parte hartu dabe parrokian.
Gabonetako ipuinak be entzun ebezan eta, amaieran, abesbatza bakotxak jaiotza bizidunerako pertsonaia jarri eban. Irribarrea eta poza nagusitu ziran partaideen eta ikus-entzuleen artean.
Alonsotegi: Abendualdiko 3. domeka, pozaren domeka
Alonsotegiko San Bartolome parrokiako neskato-mutikoek alkartean bizu gura izan eben poztasun hori. Familia mezaren amaieran, eurek egindako Gabon-txartelak banatu ebezan eta baita gozokiak be.
Garbitasunerako eta eskolarako gauzak be batu ebezan Caritasen Eguzkilore bitartekoan bizi diran adin txikikoentzat.
Gernika
Katekesiko ume eta familiek eta Kosnoaga aisialdirako taldeak “Zatoz Jesus” abestu eben atzo, gertutasuna landuz eta datorren barikuz, 17:15etan, katekesiko Gabonetako jaialdiaren barruan San Frantzisko parrokiara iritsiko dan Belengo Bakearen Argiaren zain.