Goyik gaztetxo zala ekin ei eutsan bere ibilbideari Bizkaiko Eleizan, “Ekintza Katolikora pasatuko ziranneskatoakaz hasi nintzatean. Gero, sendotza-aureko neska-mutilakaz egon nintzan eta sasoi baten, seme-alabak izan ondoren, etxean egon behar izan neban gehiago, baina sendotzako taldeez be arduratzen nintzan. Beranduago, Osasun Pastoraltzan hasi nintzan. Gure parrokian, gaixoei ez jaken bisitarik egiten eta abadeak arlo horretan arreta ezinbesteko zala esan eban eta horretan hasi ginan. Mezetara joaten zan jenteari deitu eta talde oso handia osotu genduan. Gero, Caritas Bizkaia erakundearen Hargindegi zentrora joan nintzan, harrera oso ona egin eusten eta hor jarraitzen dot.
Gaur egun, Goyik gaztelania irakasten deutse etorkinei eta, bere esanetan, “esperientzia guztiz atsegingarria da”. Azaldu dauanez, gehienak gazteak dira, baina hurreratzen da nagusiren bat be, batez be emakume marokoarrak eta “honeei asko kostatzen jake ikastea, baina asko eta asko taldean gustura dagoalako etorten da eta luzaroan datoz”.
Goyirentzat ez dago zalantzarik, egintza bako fedeak ez dau zentzunik, “fede eta ekintzen arteko lotura bat dator Ebanjelioagaz. Nerabe nintzala hasi nintzan irakurten, Jesusek erabat harrapatu nintuan eta hor jarraitzen dot”.