29.10.2026

Hasi da Francisco de Beraskola dohatsu autortu aurreko erromesaldia

Ernesto Bilbao eleizbarrutiko abadea Gordexolakoa dan Frai Francisco de Beraskolaren beatifikazinoa dala-eta antoltu diran ekitaldietan parte hartzen diharduan Bilboko eleizbarrutiko ordezkaritzetako bat da. Ernestok Georgia-EEUUtik bialdutako kronikan azaldu dauanez, hasteko katedrala bisitatu eben Savannateko eleizbarrutiko kantzilerrak lagunduta. Migratzaile frantsesek 1800. urtean San Joan Bateatzaileari eskainita eraiki eben katedral honetan ospatuko dira Georgiako dohatsuen lehenengo bezperak. 

Arratsaldez, beatifikazinoan parte hartuko dauan Bizkaiko ordezkaritzak, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Joan-Enric Vives i Sicília La Seo de Urgelleko artzapezpiku erretiratua buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartu eban Sortzez Garbia parrokian, bertako mexikar alkarteagaz batera. Eleizbarrutian, 80.000 katoliko inguru dago, biztanleriaren %3 inguru, “gitxiengo guztiz identifikagarria”, euren esanetan. 

Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
La Seo de Urgelleko gotzain erretiratua eta Bilboko bikario nagusia, Eukaristian

Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
Katedralaren kanpoaldea

Ernesto Bilbaok azaldutakoaren arabera, parrokoak, homilian Simon eta Judas apostoluen inguruan jardun eban, “y como transmitieron ellos el mensaje de Jesús y ese mensaje se ha ido transmitiendo de generación en generación encarnándose en la Vida de Francisco de Beraskola y de los otros mártires de Georgia hasta dar la vida por la fe en Jesucristo y esa misma fe es la que se nos ha comunicado a nosotros. Concluyendo con la pregunta: ¿recordamos y agradecemos a las personas que nos han transmitido la fe a nosotros?”.

Egunari amaiera emoteko, alkarteagaz afaldu eben parrokiako lokaletan.

Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa

Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
Bilboko ordezkaritza EEBBetara abiatu aurretik. Emakume biak eta bietako baten semea Beraskolaren senitartekoak dira.
Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa

Zapatuz dohatsu autortuko dabezan bost martiriak, tartean, Frai Francisco de Beraskola:

Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa
Frai Francisco de Berascolaren beatifikazinoa

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: