21-02-2025 Viernes, VI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Heziketa-saio barriak Corpus Christi parrokian
17.02.2025

Heziketa-saio barriak Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokian bihar emongo deutse hasiera hitzaldi sailari. "Eleiza sutan?!" goiburua ardaztzat hartuta, lau saio ospatuko dira Corpus eleizan (Poza lizentziatua, 50. Bis), otsailaren 18an eta martxoaren 4, 16 eta 25ean (gura daben guztientzat).

Urteak daroez Bilboko Corpus Christi parrokian askotariko gaien inguruko heziketa-ikastaroak antolatzen. Aurton, “Eleiza sutan?!” hitzaldi saila bihar hasiko da, Rafael Aguirre abadearen berbaldiagaz: “Eleiza klerikaletik Eleiza komunitariora”. Martxoaren 4an izango da bigarren saioa eta orduan Javier VItoriak jardungo dau “Jesusen Jainkoa: gure fedearen oinarriak alkartea sortzen dau” gaiaren inguruan. Hizlari bera izango da hirugarren saioan, goiburu honen haritik: “Jainkoaren Espiritua, kristau alkartearen arima”.

Hitzaldi sailari amaiera emoteko, Begoña Garay parrokiako taldeen koordinatzaileak hitz egingo dau martxoaren 25ean: “Barri Ona: norbere eta gizarte aldaketarako indarra”.

Corpus Christi hitzaldi saila