08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hiru egun bizi-bizi Lourdesen
21.10.2024

Hiru egun bizi-bizi Lourdesen

Joan dan asteburan ospatu da Eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera. 11 autobus atara ziran barikuz Bizkaiko hainbat lekutatik. Bostehun lagunek parte hartu dau esperientzia espiritual honetan. On Joseba Segura gotzainak parte hartu dau erromesaldian eta buru izan da ospakizun batzuetan; gainera, berbaldia eskaini eutsen gazteei. Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko Bizkaiko kontsiliarioa, Ignacio Fernandez Eleizbarrutiko Seminarioko errektorea eta beste hainbat abade eta abadegai be taldean izan da. 

Cristina Gorostiza Lourdeseko Hospitalitateko Bizkaiko presidentearen esanetan, “hiru egun bizi-bizi izan dira, gotzainak esan dauan lez, ‘zeruak lurra ikutu gura dauan lekuan’ bizi izan doguzanak. Hiru egunotan ikusitakoaren arabera, gure Eleizbarrutiko gazteek lehen lerroan bizi gura dabe Barri Ona, eta nagusiek erakutsi deutse horretarako bidea: alkarri lagunduz”. 

Lourdes 2024

Hiru egunez, erromes joan dan taldeak -gaixo, erromes eta hospitalario-, otoitz egin dau eta bizikidetza landu. Barikuz, aurkezpen-meza ospatu eben Arrosarioko Ama basilikan eta, gauez, zuzien prozesinoan parte hartu eben.

Lourdes 2024

Zapatu goizez, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan haitzuloan ospatutako mezan. Eukaristia-prozesinoa be egin zan eta gaixoen bedeinkapena. Gotzaina aurton Eleizbarrutitik erromes joan ziran gazteakaz batu zan.

1959tik hasita

Bilbon gotzain izan diranak beti joan dira erromes Eleizbarrutitik Lourdesera egin izan diran erromesaldietan. 1958an, Santa Bernardettek bizi izandako agerraldien mendeurrenean, erregulartasunez egiten hasi ziran. 1985tik hasita -datorren urtean 40 urte beteko dira- Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitatea fededunen alkartea arduratzen da antolaketaz. 

Imagen del grupo de la diócesis de Bilbao, que ha participado en la peregrinación diocesana a Lourdes este fin de semana.