“Konpromisoa laneko ezegonkortasunaren aurrean” goiburuaren haritik, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) udako ikastaroen ekitaldi barria antolatu dau. Arduradunen esanetan, “abegi eta senidetasunezko giroan ospatu gura dogun eremu honetan, gogoeta, sakontzea, hartu-emona, otoitza eta bizikidetza izango dira ardatz”.
Ikastaroak uztailaren 22tik 28ra izango dira Avilako Eleizbarrutiko Seminarioan.
Egitaraua
Gogoetarako I. jardunaldiak kontsiliario, fede-sustatzaile, abade eta abadegaientzat:
Uztailak 22 eta 23: “Ze akonpainamendu emoten dogu Kristogaz sentitzearen, Eleizagaz sentitzearen, langile munduagaz sentitzearen bizipenean?”
HIzlaria: Maria Luisa Berzosa Jesusen Alabak ordenako monja eta aholkulari sinodorako idazkaritza nagusian.
Sakontze eta hartu-emonerako II. jardunaldiak
Uztailaren 24tik 26ra. Gura daben guztientzat. “Konpromisoa laneko ezegonkortasunaren aurrean”.
— 1. eguna. Hizlariak: Fernado Rocha CCOO sindikatuko Lanaren Eskolakoa eta Pedro Fuentes FOESSAkoa.
— 2. eguna. Esperientzia, proposamen eta jardunbideen mahaiak. Gizarte sareen tailerra. Eukaristia eta zeinu publikoa.
— 3. eguna. Hizlaria: Lola Contreras Jaeneko Eleizbarrutiko militantea.
III. Otoitz-jardunaldiak
Uztailaren 27 eta 28an. Gura daben guztientzat. “Kristogaz sentitu, Eleizagaz sentitu, langile munduagaz sentitu gure eguneroko espiritualtasunean”. Sustatzailea: Jose Luis Fernandez Orta Malagako Eleizbarrutiko militantea.
Izena emoteko: hemen
Gehiago jakiteko: HOAC. Batzorde Iraunkorra | Alfonso XI, 4, 4. – 28014 • MADRIL | Tef. 91 701 40 80 | email: formacion@hoac.es |