18-07-2024 Jueves, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 HOAC mobimentuaren deialdia udako ikastaroetan parte hartzeko
03.07.2024

HOAC mobimentuaren deialdia udako ikastaroetan parte hartzeko

HOAC mobimentuak prestatu ditu aurtengo udako ikastaroak; hain zuzen be, Avilan izango dira uztailaren 22tik 28ra. Jorge Torralbo HOAC mobimentuko Bizkaiko presidenteak, Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Bilboko ordezkariak eta Bizkaiko hainbat militantek parte hartuko dabe ikastaroetan. Marimar Gonzalez HOAC mobimentuko Bizkaiko aurreko presidente eta gaur egun HOAC mobimentuko konpromiso eta nazinoarteko hartu-emonetarako Estatuko arduraduna ikastaroen antolaketaz arduratzen dan talden izango da. Gehiago jakiteko: hemen

“Konpromisoa laneko ezegonkortasunaren aurrean” goiburuaren haritik, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) udako ikastaroen ekitaldi barria antolatu dau. Arduradunen esanetan, “abegi eta senidetasunezko giroan ospatu gura dogun eremu honetan, gogoeta, sakontzea, hartu-emona, otoitza eta bizikidetza izango dira ardatz”.

Ikastaroak uztailaren 22tik 28ra izango dira Avilako Eleizbarrutiko Seminarioan.

Egitaraua

Gogoetarako I. jardunaldiak kontsiliario, fede-sustatzaile, abade eta abadegaientzat:

Uztailak 22 eta 23: “Ze akonpainamendu emoten dogu Kristogaz sentitzearen, Eleizagaz sentitzearen, langile munduagaz sentitzearen bizipenean?”
HIzlaria: Maria Luisa Berzosa Jesusen Alabak ordenako monja eta aholkulari sinodorako idazkaritza nagusian.

Sakontze eta hartu-emonerako II. jardunaldiak

Uztailaren 24tik 26ra. Gura daben guztientzat. “Konpromisoa laneko ezegonkortasunaren aurrean”.

— 1. eguna. Hizlariak: Fernado Rocha CCOO sindikatuko Lanaren Eskolakoa eta Pedro Fuentes FOESSAkoa.
— 2. eguna. Esperientzia, proposamen eta jardunbideen mahaiak. Gizarte sareen tailerra. Eukaristia eta zeinu publikoa.
— 3. eguna. Hizlaria: Lola Contreras Jaeneko Eleizbarrutiko militantea.

III. Otoitz-jardunaldiak

Uztailaren 27 eta 28an. Gura daben guztientzat. “Kristogaz sentitu, Eleizagaz sentitu, langile munduagaz sentitu gure eguneroko espiritualtasunean”.                             Sustatzailea: Jose Luis Fernandez Orta Malagako Eleizbarrutiko militantea.

Izena emoteko: hemen

Gehiago jakiteko: HOAC. Batzorde Iraunkorra | Alfonso XI, 4, 4. – 28014 • MADRIL | Tef. 91 701 40 80 | email: formacion@hoac.es |