26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jon Uriarte, Begoñako Ohorezko Erromes 2024
25.09.2024

Jon Uriarte, Begoñako Ohorezko Erromes 2024

Begoñako Kofradiak Jon Uriarte Lauxirika kazetaria izendatu dau aurtengo Begoñako Ohorezko Erromes. Gaur goizean Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian emon dabe izendapenaren barri.

Javier Diago Begoñako ermandadeko presidenteak aurtengo Erromesaren biografia azaldu dau, kazetari lez izan dauan ibilbidean erakutsitako moldakortasuna nabarmenduz. Radio Bilbao (SER) katean hasi eban ibilbide hori eta harrezkero beste hainbaten lan egin dau, esate baterako, Radio Euskadi, Euskadi Gaztea, TVE eta Punto Radio hedabideetan, aldi berean, une batean edo bestean, bikoizketa, gidoilari, aurkezle, ekoizpen eta zuzendaritza lanak eginez.

Jon Uriarte, Ohorezko Erromes
Javier Diago Begoñako Ermandadeko presidentea eta Jon Uriarte

2010tik hasita, Cope katean lan egiten dau eta gaur egun erredaktore-buru da “Herrera en COPE” eta “La linterna” irratsaioetan eta irakasle Irrati-masterrean.

Uriartek hiru liburu argitaratu ditu: “De Bilbao de toda la vida”, “De Bilbao a Bilbao” komikia, Tomas Ondarra artistagaz batera eta “Bilbainos con diptongo”, El Correo aldizkarian argitaratutako artikulu-sorta laburra.

Jon Uriarte, Ohorezko Erromes

Begoñako Ohorezko Erromesak

2003 – Jabo Irureta

2004 – Carlos Bacigalupe (+)

2005 – K-Toño Frade (+)

2006 – Joane Somarriba

2007 – Txema Soria

2008 – Javier Otxoa

2009 – Marino Montero

2010 – Jon Mugica

2011 – Enrique Thate

2012 – Xabier Jon Davalillo

2013 – Marino Lejarreta

2014 – Josu Erkoreka

2015 – Jon Zapirain

2016 – Mercedes Rodríguez

2017 – Jon de Miguel

2018 – Ibone Bengoetxea eta Beatriz Marcos

2019 – Boni García

2020 – Juan Mari Aburto

2021 – Irene Díaz

2022 – Juan Antonio de Arbaiza

2023 – Juan Carlos Rastrollo

2024 – Jon Uriarte

Jon Uriarte, Ohorezko Erromes
Jon Uriarte, Ohorezko Erromes
Jon Uriarte