Jardunaldi honi lotuta, Paco Porcar Rebollar HOACeko militante eta liburuaren egilea bertan dala, “Trabajo humano, el reto pendiente. Por una cultura del cuidado en el mundo del trabajo” liburuaren aurkezpena egingo da. Datorren eguenez, urriak 15, izango da, 18:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria 4, Bilbao). ZAIN GAUKAZUEZ!
Egun honen barri emon eta kontuan izan zuen bizigiroetan, taldeetan, otoitzean, urriaren 5eko -domeka- Eukaristian, edo urriaren 7an bertan.
Egun honen harira hainbat lagungarri argitaratu dogu, besteak beste “Aizu!!!” agerkariaren ale barria, gizalegezko lanaren eta etxebizitza duina izatearen artean dagoan lotura estua nabarmenduz. (www.bizkeliza.org; www.iglesiaporeltrabajodecente.org).
Prest gagoz zuen talde, parrokia, Pastoral Barrutira joan eta alkarregaz lanaren gorabeheretan sakontzeko. Eskatu eiguzue eta erantzuten saiatuko gara.
Eskerrik Asko!
Agur bat.
Dagokiozan artxiboak:






