27.09.2026

Kanpaiak, harea eta alkartuta bizitzeko deia

"Alkartuta" goiburuaren harira, Bizkaia osoko ordezkaritzak batu ziran Durangon.


Ekitaldian, Andra Mari basilika topagune nagusi zala, On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartu eban eta goizeko hamarretatik arratsaldeko laurak eta erdietara ospatu zan.

Keinu sinbolikoa egin zan ekitaldiari amaiera emoteko: goizeko 10:00etan, Andra Mari basilikako, klaratarren monasterioko eta Iurretako eleizako kanpaiak entzun ziran bikaritzetatik heldutako autobusei harrera eginez. Harreraren ostean, Taize otoitzaldia ospatu zan eta 11:00etatik aurrera partaideak herriko hainbat lekutan garatu ziran tailerretan banatu ziran: San Frantzisko monasterioan, Santa Ana eleizan, Zugaza zineman eta jesuiten ikastetxe-eleizan.

Hare-ikuskizunak emon eutson hasiera azken ekitaldiari

Basilikara bueltatuta, 13:00ean azken ekitaldia ospatu zan eta, hasteko, Borja Gonzalezek hare-ikuskizuna eskeini eban. Zirku eta arte plastikoen inguruan dabil errioxar artista hau Ytuquepintas konpainiagaz eta 15 minutu inguruko ikuskizunean, hainbat pertsonaren ibilbidea irudikatu eban: emakumea otoitz egiten, harreragilea, etxebizitzarik ez daukana, migratzailea, desgaitasuna dauana, katekista, gazteen taldea…, azkenean danak irudi bakar, kurutze-erreka, bilakatu arte.

Gotzainak eleizbarrutiaren sinodo-sena aldarrikatu eban

On Joseba Segura gotzainak mundu osoko Eleizak bizi dauan sinodo-prozesua aitatu eban, eleizbarrutiak 1984an ospatu eban hiru urteko batzar nagusiagaz lotuz. “Esta diócesis lleva cuarenta años ensayando lo que ahora se llama sinodalidad”. Alkarteei “conversación en el Espíritu” dalakoari lotzeko eskatu eutsen eta dei egin eutsen gazteei alkarteko kide eraginkor sentitu daitezan. Amaitzeko goiburua hots egin eban: “Goazen, alkarregaz, alkartuta”.

Logotipoa emon jaken bikaritzei

Kerman Lopez bikario nagusiak bikaritzaka banatutako Bizkaiko maparen piezak -eszenatokian osotu zan mapa hori- banatu eutsezan lurraldeetako bikarioei -Sergio Buiza (I-II bikaritzak), Fernando Marcos (III-VII bikaritzak), Carlos Olabarri (IV. bikaritza) eta Borja Uriarte (VI. bikaritza)- eta Inmaculada Loroño V. bikaritzako ordezkariari. Sinodoaren hurrengo batzar nagusian osotuko da barriro mapa. Ondoren, gazteek paperezko hegazkinak jaurti ebezan goizeko tailerretan sortutako erronka eta proposamenakaz.

Amaiera kantatua eta erromeriarako bidea

Iñigo Cobo eta Mireia Oiarzabalek euskeraz eta gaztelaniaz gidatu eben azken ekitaldiari Juanjo Elezkano eta Unai Mangasek abestu eben “Alkartu ta goazen” kantatuz emon jakon amaiera. Elezkanok sarreran aitatu ebanez, “cantar Alkartu ta Goazen es mucho más que cantar una canción”, eta kantuan bat egiteko eskatu eutsen guztiei. Danak zutik, abestuz atara ziran kalera eta, San Antonio ikastetxera abiatu ziran marmitakoa jatera. Erromeriaren ostean, autobusak 16:30etan atara ziran Durangotik.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: