Gaur amaituko da Madrilen Espainiako Zientzialari Katolikoen Alkartearen V. Biltzarra. Karmengo Ama ikastetxea eta Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutia (AIPB) bertan dira era nabarmenean.
Egitasmoa Karmengo Ama ikastetxearen eta AIPBren arteko alkarlanaren emaitza da. Gazte eta katekesi arloen bidez ikasleei lagundu deutse lana egiten,
Fisikako itaun klasikoa gaztetxoen ahotan
Taldeak «Jainkoak dadoetara jolasten dau?», goiburua jarri deutso bere ikerlanari, Albert Einsteinen `Jainkoak ez dau dadoetara jolasten´ esaldiaren aldaeraz baliatuz. Beranduago, Stephen Hawkin fisikoak esaldi ospetsu honegaz erantzun eutson: `Jainkoak dadoetara ez jolasteaz gainera, bazuetan ez ikusteko moduko lekura botatzen ditu´.
Epaimahaiak euren proposamena aukeratu dau lehiaketako finalisten artean. Holan, Nadia Macho eta Nerea Díez Madrilea joan dira biltzarrean euren proposamena defendatzera.
Inmaculada Lorda ikastetxeko zuzendaria eta David Urdaneta AIPBari lotuta dagoan eta latindar alkartearen erreferendea izan ziran eurakaz aurkezpenean. Urdaneta, gainera, biltzarreko hizlarietako bat izan zan.
Bigarren hitzordua: adimen artifiziala eta abadeen bizitza
David Urdaneta abadeak fedearen eta zientziaren arteko loturak arakatzen jarraitzen dau. Honen harira, datorren urriaren 22an berbaldia eskeiniko deutse abadeei: «Fedea eta algoritmoa: AAren aukera eta arriskuak abade bizitzarako». Adimen artifizialak abade bizitza aldatu -onerako edo txarrerako- egin leikela azalduko dau bertan.







