08-12-2024 Inmaculada Concepción de Santa María Virgen
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Karrantzakoen alkartasuna Paiportagaz
07.11.2024

Karrantzakoen alkartasuna Paiportagaz

Valentziako eta Levante inguruko beste hainbat lekutan Dana denporaleak eragin dauan hondamendiaren ostean, alkartasuna martxan da. Hainbat erakundek, esate baterako, kaltetuei diruz-laguntzeko kanpainari ekin deutsan Caritas Bizkaiak, sustatzen diharduen jarduerei beste hainbat ekimen solidario gehitu jako. Karrantzan, adibidez, herritarrek laguntasuna bialdu deutse kaltetuenen artean dagoan Paiporta herriari: "Zoriak hala nahita, Luis Paiportako herritarra Karrantzan egoan dana gertatu zanean. Ezin eban sinistu be egin amak telefonoz inotsona, harriak sekula ez daualako jasan uren indarkeriarik", Miguel Angel Esnaola Karrantzako abade eta Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez. 

Esnaolak azaldu dauanez, Domu Santu Egunez, 17 parrokia eta 16 kanposantu dituan bailarako jentea bere hildakoak gogoratzera hurreratu ahala, zera iragarri jaken: domeka arratsaldez behar-beharrezko produktuak, gomazko botak, palak, erratzak, musukoak eta eskularruak batuko zirala.

Soscañoko Babesgabeen Andra Maria egoitza bereziki eskuzabala izan zan ekarpenean, urak hartutako Paiportako nagusien egoitzako irudiakaz erabat hunkituta; bertan, zoritxarrez, 6 lagun hil ziran.

Esnaola Paiporta
Jardueran parte hartu dabenetako batzuk

Jenteak bere bihotzean ditu Paiporta eta hondamendiaren astindu latza jaso dauan 70 herri inguru. Oraindik shockean bizi izandako zoritxarragaitik, Paiporta egundoko hondamendi honen bihotzean dago, herri horretan 200 lagun baino gehiago hil eta oraindik beste lagun asko desagertuta dago-eta.

Karrantzatik

Joan dan astelehenez, azaroak 4, hiru furgoneta heldu ziran Paiportara, horreetako bat Norai alkartekoek gidatuta. Furgonetak, inguruko parrokia eta alkarteek sustatutako ekintzaren bidez, Karrantzako lagun askoren eskuzabaltasunari esker batutako garbitasun-produktuez eta jakiez lepo beteta joiazan. 

Esnaola Paiporta

Gau beranduan heldu ziran Paiportara eta automobilen argiek erakutsi eutsien “egoera negargarria: lokatza nonahi eta ehunka auto zoritxareko eskulturak osotuz. Apur bat aurretik lortu eben kaleak apur bat argiztatzea larrialdietarako zerbitzuak jarri ondoren”. 

Esnaola Paiporta
Esnaola Paiporta

Zuzenean

Miguel Angel Esnaola be joan da Valentziara batutako gauzak eroatea. Hauxe esan dau handik bueltan: 

“El primer contacto con un punto de recogida de alimentos y material, gestionado por los propios vecinos, nos aconsejó regresar a las 7:00 h., y llevar a la localidad de Albal para depositar la carga en el colegio de la localidad. En la puerta de entrada, una fila de vecinos esperaba desde primera hora para recoger alimentos, material de limpieza y enseres de higiene. Parte de lo aportado desde Karrantza salió inmediatamente a localidades más aisladas que, 4 días después de la riada todavía no habían recibido ninguna ayuda.

Esnaola Paiporta
Esnaola Paiporta

Pasará mucho tiempo hasta que esas localidades afectadas recobren cierta normalidad. Los locales comerciales y viviendas en planta baja han quedado completamente inutilizadas. Hubo lugares donde el nivel del agua alcanzó los 3 metros de altura. 

En el viaje de regreso, las imágenes de cientos de voluntarios, en su mayoría jóvenes, pertrechado con palas, cubos, rastrillos y escobas quedan en la memoria. En medio de un ambiente apocalíptico, con colas de gente esperando pacientemente recibir comida gratuita cocinada a pie de calle, brillaban en los rostros de una “riada” esta vez de voluntarios, los rayos del sol de la mañana. Han sido una horas fuertes, trágicas y esperanzadoras al mismo tiempo. Todos los centros educativos están cerrados, pero esas calles se han convertido en una inmensa escuela de solidaridad, que sin duda marcará a quienes allí se afanan”.

Esnaola Paiporta
Esnaola Paiporta
Esnaola Paiporta
Esnaola Paiporta
Agurtzane, Miguel Ángel, Cernin y Luis (de Paiporta), justo antes de emprender el viaje.