Katarina Lamotte organista gaur, Karmelo eleizan
Gaur iluntzeko 20:45etan, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan "Bilbao uria2 Nazinoarteko Organo-jaialdiaren 12. ekitaldiko bigarren kontzertua ospatuko da. Hendaiako St. Vicent eleizako organista dan Katarina Lamotte kroaziarrak J.S. Bachen musika barrokoa interpretatuko dau, aldi berean, Gabriel Faureren heriotzaren mendeurrena gogoratuz.
Katarina Lamotte organista Zagreben jaio zan 1986an. Bere ibilbidean, hainbat sari jaso dau bere herrialdeko lehiaketetan, besteak beste, Kroaziako “Janka Šanjek” funtsaren saria. Bakarlari lez zein ganbara-musikari lez nabarmendu da hainbat jaialditan, Kroazian, Alemanian, Bosnia-Herzagovinan, Austrian, Txekiar Errepublikan, Italian, Espainian eta Frantzian.
Egitaraua osorik: Hemen