12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
12.05.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Jubileua.

Logo barria urteurrenerako

Batasuna eta aniztasuna aldarrikatzen ditu.

75. urteurrenerako logoa
75. urteurrenerako logoa

‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldiak emongo deutse hasiera ospakizunei.

Egun garrantzitsuak:

GOAZEN!, kurtso hasierako ekitaldia 2024.eko irailaren 28an, Derion.

Eleizea Plazara (Eleizbarrutiko azoka), 2025.eko maiatzaren 17an.

BizkaiBira (19 etapa oinez Eleizbarrutian), 2025.eko ekainaren 25etik uztailaren 13ra.

https://youtu.be/M59ySBLyJW8

Vecuniaren bila Begoñan

Indusketa arkeologikoa Begoñako basilikan.

Ondare erlijioso, historiko eta kulturala aberastea da helburua.

Indusketen bidez, ustez bertan dagoan “VECUNIA” uri indigena agertu gura da.

“VECVNIA”ko biztanleak bilbotarren asaba izan daitekezala uste da.

Lau ingurutan egingo dira indusketak eta urtebete inguru iraungo dabe.

Bidezko merkataritzaren eguna

Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatuko da.

Kidenda, AlboanCáritas eta Bilboko Misinoak erakundeek sustatzen dabe. 

“Eleiza jasangarria” saria

Eleizaren sostengatzerako Idazkaritzak saria emon deutso Bilboko Eleizbarrutiko “Ardurakidetasuna-Harpidetzak egitarauari”.

2022an jarri zan martxan eta 13 parrokiak parte hartu eben.

Bilboko Eleizbarrutiko ekonomia-sailak sustatzen dau, ETPIak eta Komunikabideetarako sailak lagunduta.

Agerkaria hilero gai bati buruz

Pastoral gogoeta, aita santuaren mezua, bideoa eta parrokien barri emotea.

Kurtso honetan, 34 parrokiek egin dabe bat egitasmoagaz.

Pertsona nagusien arteko hartu-emonak

Solasaldi-kafea nagusien hartu-emonei buruz San Fernando parrokian.

Caritas Bizkaia erakundeak sustatuta.

Erretiroa ministerio ordenatuarentzat

Maiatzaren 9an izan zan.

Felix Larrondo VI. bikaritzako lurralde bikarioak gidatu eban.

Eskaut mobimentuaren 30. urteurrena Santurtzin

Santurtziko Urbegi eskaut taldeak 30 urte bete ditu.

Hainbat jarduera antolatu dabe urteurrena ospatzeko.

Gizarte Komunikazinoen Eguna

Gizarte Komunikazinoen Eguna aita santuak proposatutako mezu eta goiburuaren haritik: “Adimen Artifiziala eta bihotzaren jakituria”.

Andrea Ciucci etorriko da Bilbora.

“Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa” aurkeztuko da Deustuko Unibertsitatean. 

Barrian be izango da saioa gai honi buruz.

Organo-jaialdia

“Bilbao uria” organo-jaialdiaren 12. ekitaldia.

Bigarren kontzertua Santutxuko Karmelo eleizan.

Katarina Lamotte organista koraziarrak jardun dau.

Hauxe da Asetkoak, Eleizbarrutiko barrien laburpena

.