01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kristau Eleizen baterako ospakizuna
20.01.2024

Kristau Eleizen baterako ospakizuna

Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea eta, hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 21, Eleizbarrutian egingo dan ekitaldi nagusia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, hain zuzen be, eleizkizun  ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Eleiza Ortodoxoetako eta Erreformako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartuko dau. Zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez. 

Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariaren esanetan, “ospakizun honetan, Jainkoari batasunaren doea eskatzeaz batera, orokorrean Eleizan eta zehazki gure Eleizbarrutian, bere aniztasunean, batasunerako bidea agertzen da”.

“Maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa eta lagun hurkoa”  goiburuaren haritik ospatuko da. Bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen diharduan Iralabarriko San Antonio koralak girotuko dau eleizkizuna bakeari lotutako hainbat kantu abestuz.

Kristauen Batasunaren aldeko Asteari buruz gehiago jakiteko: hemen.