25-10-2024 Viernes, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Kristau eta islamiar alkarteak erlejinoarteko lehen biltzarrean, San Frantziskon
18.10.2024

Kristau eta islamiar alkarteak erlejinoarteko lehen biltzarrean, San Frantziskon

Anai-arreba lez loturak sortu eta abegi eta inklusinorako eremuak ahalbidetzeko, atzo -eguena-, kristau eta islamiar alkarteek erlejinoarteko lehen biltzarra ospatu eben Bilboko San Frantzisko auzoko Claret Eneako lokaletan.

Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Migrazinoetarako saileko arduradunak amaieran nabarmendu ebanez, “adin desbardinetako hogeta hamar lagun inguru batu dituan saioan, abegia, hurkotasuna eta senidetasuna bizi izan doguz”. 

Erlejinoarteko biltzarra San Frantziskon

Saioari hasiera emoteko, harrera egin jaken bertaratutakoei, pasta batzuk dastatuz. Ondoren, bikoteka, aurkezpen eta hurbiltzerako dinamika garatu zan eta, ostean, bateratze-lana egin eben taldeka, “gure amets eta ilusinoak eta gure ingurukoenak agertzeko”. Kau honetan be, “amets eta ilusino horreek geure egin genduzan arretaz entzunez eta otoitz eginez”.

Erlejinoarteko biltzarra San Frantziskon

Batzarrari amaiera emoteko, baterako otoitza egin eben gaztelaniaz eta arabieraz eta alkarregaz kopau bat hartu eben. Azaldu ebenez, “lagungarri izan da hartu-emonerako”.

Erlejinoarteko biltzarra San Frantziskon
Erlejinoarteko biltzarra San Frantziskon