01-09-2024 Domingo, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kurtso barria, logo barria
01.09.2024

Kurtso barria, logo barria

2024/2025 kurtsoan Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatuko dogu eta logo barria agertuko da argitalpen guztietan. Orain dala aste batzuk hasita, apurka-apurka logo barria agirietan sartzen joan dira eta kurtso barriari hasiera emoten deutsan irailaren 1etik aurrera, era ofizialean erabiliko da agiri eta jakinarazpen guztietan. 

Eleizbarrutiaren urteurrena ospatzeko eratu dan logoak batasuna eta aniztasuna adierazoten ditu askotariko kolore eta tamainatako forma geometrikoen nahastean bizia hartzen dauan Bizkaiko maparen bidez. Aalkartea osotzen daben eta Bilboko Eleizbarrutiaren muina diran pertsonen aberastasun eta aniztasuna agertzen dau.

Itxaropen eta batasunaren argi lez nabarmentzen dan kurutze zuriak zeharkatzen dau maparen bihotza. Kurutze horrek aniztasuna besarkatuz eta pertsonak sare bakarrean batzen dituan lotura sortuz besarkatu egiten diran erreka bi be irudikatzen ditu.

Euskerazko eta gaztelaniazko letrak, hizkuntza bakotxekoak bere tipografia eta tamaina dabe, maparen osagarri dira. 

Kurtso barriaren osagai berezi bik sendotzen dabez letrak. 2025eko Jubileuaren logoa gogora ekarriz, herriak batzeko ezinbesteko diran alkartasuna eta senidetasuna irudikatzen daben lau irudi agertzen dira besarkatuta. Azken irudiak ’75’ zenbakia gorantz bultzatzen dauan eta itxaropenaren metafora dan aingurari tira egiten deutso. Alkarte bizitasunaren isla dan ekintza da, izan be, fededunaren bidea ez da bakarka egitekoa.

Esteka honen bidez eskuratu daiteke 75. urteurreneko logo originala eta nortasun-eskuliburua /logoaren erabilera egokirako lagungarria).

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: