18-05-2024 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Kurtso barriaren hasiera, Egitasmoa… landuko dabez Pastoral Kontseiluan
10.06.2023

Kurtso barriaren hasiera, Egitasmoa… landuko dabez Pastoral Kontseiluan

Gaur ospatuko da Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko ohiko saioa. Gotzainari aholkua emoten deutsan eta Eleizbarrutiko askotariko arloetako ordezkariez osatuta dagoan kontseilu esanguratsu honek ospatuko dauan azken saio honetan, hainbat gai landuko dabe, esate baterako: egitasmoa nork bere egin eta garatzeko lekuan lekuko irakurketan izan dan parte hartzea eta irakurketa horretatik atara daitekezan ondorioak eta kurtso barriari hasiera emoteko 'Goazen!' ekitaldia. Goizeko 10:00etan hasiko da batzarra Begoñako Gogarte Etxean.

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken saioa ospatuko da gaur Begoñako Gogarte Etxean. Gotzaina buru dala, kontseilu-kideek hainbat gairen inguruan gogoeta egingo dabe, esate baterako, EEEaren edo kurtso hasierako ekitaldiaren inguruan.

Beste hainbat gairen barri be emongo da: uztailaren amaieran, Eleizbarrutiko ordezkaritza esanguratsuagaz, Portugalen ospatuko dan Gazteen Munduko Egunari buruzko datuak; erreleboa karguetan; sinodo-seneko Eleizaren aldeko prozesu eta historia eta sexu gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldia Bilboko Eleizbarrutian.

La última reunión del Consejo Pastoral Diocesano fue el pasado 11 de marzo