Bilboko Eleizbarrutitik dei egiten dabe errentaren autorpenean C laukian X markatzeko.
Azterlanen arabera, Eleizari emoten jakon euro bakotxa bi euro eta erdiz biderkatuta itzultzen da gizartera. Bizkaian, gainera, X bakarra markatuz ekarpen bi egin daitekez: %0,7 Eleiza Katolikoarei eta beste hainbeste beste gizarte helburu batzuei.
Garrantzitsua da etxera iristen dan zirriborroz berrikustea, bakotxar erabagi daian bere zergak nora bideratu.
6 arrazoi C laukia markatzeko
- Laguntza gehietu eta %1,4 emoten dozu
- Ez dozu gehiago ordaintzen
- Markatzen ez badozu, Estatuak erabagitzen dau zuregaitik
- Eleizaren, Caritasen eta Gobernuz Kanpoko beste hainbat Erakunderen aldeko (GKE) konpromisoa hartzen dozu.
- Eleizak gizartean, batez be behartsuenen alde, egiten dauana autortu egiten dozu.
- Eleizaren mantenuan laguntzen dozu
Konpromisozko erabagia
Bizkaian, gitxik markatzen dau ekarpen bikotxa (%1,4, %0,7aren ordez) egiteko aukera emoten dauan C laukia eta. ostera, askoz gehiago dira bakarrik Eleizaren (%0,7) edo bakarrik gizarte helburuen aldeko ekarpena egiten dabenak. Hori dala-eta, iaztik hasita, Bilboko Eleizbarrutiak eta Bizkaiko Caritasek Eleizaren eta beste gizarte helburu batzuen alde konprometitzeko dei egiten dabe eta horretarako balio bikotxa dauan C laukian X markatzeko. Jose MIguel Erdozain Eleizbarrutiko gerenteak adierazo dauanez, “diru-kopuru esanguratsua Eleizari, Caritasi eta beste hainbat gizarte helbururi zuzentzeko aukera galtzen ari da”.
Askotan, ezjakintasunak dakar C laukia ez markatzea. Beraz, Bilboko Eleizbarrutitik Bizkaian errentaren autorpenak eskaintzen dauan aukera hau agertzera emon gura dabe, Datozan asteetan, “gure zerga-ekarpena nora zuzendu gura dogun” zehazteko deia egiten da, Eleizatik eta beste hainbat gizarte erakundetik laguntzen diran pertsonen mesederako izan daiten.
Datorren astelehenetik -apirilak 17- aurrera, 2022ko errentaren zirriborroak jasoko dabez etxeetan. Horreek berrikustea eta balio bikotxa dauan C aulkian X markatzea komeni da.