20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Gazteen Pazkoen balorazino positiboa
12.04.2023

Gazteen Pazkoen balorazino positiboa

"Jesusegaz, lekuko gara" goiburuaren haritik ospatu dira aurton Eleizbarrutiak gazteen Pazkoak. Berrehun eta berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu dau, hiru taldetan banatua: 14-16 urte, 16-18 urte tea 18 urtetik gorakoak. Argazkiak: hemen

Gazte pastoraltzako Maite Morezuelasek nabarmendu dauanez, neska-mutilek zein begiraleek esperientzia guztiz positiboa bizi izan dabe: “Jesusengana hurreratzeko aukera izan dogu eta, holan Pazko Hirurrenean bizi eta sentitu ebana ezagutu, barruratu eta sakondu egin dogu”.

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720307430791

14-16 urtekoek Berrizen ospatu dabe Pazkoa. “Egunotan bizi izan daben hainbat gauzak, esate baterako senide maitasunaren eta gure bizitzetan doguzan kurutzeen kontuak, arrastoa itzi deutse”. Une esanguratsuak bizi izan ebezan, esate baterako, Kurutze-bidea, Gurtza eta Gaubeila, azken hau 18 urtekoekin batera, honeek Berrizko Mesedetako Misiolariakaz (BMM) eta euron alkarteagaz batera ospatu dabe-eta Pazkoa. 

Begoñazpi ikastolan egon diran 16-18 urtekoei be “esperientzia honek arrastoa itzi deutse”. Goizez, pertsona nagusien egoitzaren batera edo gazteei zuzendutako bitartekoren batera -Auzobizi, Atxuri Harrera…- hurreratu ziran, “zerbitzuaren senaz jabetzeko eta zerbitzua eta normalean eurek gertu ez dabezan beste batzukazko hartu-emona bizitzeko. Egun biziak izan dira eta hainbat gauza antzeman dabe: zerbitzua, hurkoarenganako maitasuna, kurutzea, isiltasuna…”.

Azkenik, Maitek azaldu dauanez, “18 urtetik gorakoen Pazkoan zaintzarek eta zaintzarik ezaren inguruan otoitz egin dabe. Orokorrean, egun garrantzitsuak izan dira guztiontzat. Egun honeen sakontasunak arrastoa itzi deusku eta Jesusen bizitza eta geurea dira gertatutako guztiaren adierazle”. 

Pascua de Juventud, en Berriz