19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Belengo Bakearen Argia” barikuz iritsiko da Bilbora
14.12.2022

“Belengo Bakearen Argia” barikuz iritsiko da Bilbora

Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte inguruk harrera egingo deutso "Belengo Bakearen Argiari", Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta eta gotzaina buru dala datorren barikuz, 19:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan egingo dan ospakizunean.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko “Trebeak” taldeak “Belengo Bakearen Argiaren” etorrera ospatuko dau gazte pastoraltzarako Eleizbarrutiko beste hainbat taldegaz batera. On Joseba Segura gotzaina buru izango da ospakizunean eta argiaren esanahia gogoratuko dau: alkartea, familia, auzoa, herria, lagundu, ingurua hobetu…

Joan dan asteburuan, abenduak 9, 10 eeta 11, Bizkaiko Trebeak eskaut taldeko kideak mobimentu eskaut katolikoaren gainerako ibilbideakaz batu zan Santanderren argiaren etorrera prestatzeko

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimendutik azaldu dabenez, pandemiaren urte gogorrak atzean itzita, aurtengo goiburua, “Behin batean, Argia”, sekula baino egokiagoa da. Euren esanetan, “barriro be gure jardueren jatorrietara joteko unea da. Argia gure ingurura eroatea dagokigula sentitu dotu eta, horretaz jabetuta, azken urtean egitasmo ugari jarri dogu martxan, gure auzo eta herrietan, Eleizbarruti osoan, gizarte eraldaketa sustatzeko”.

Ospakizun honen ostean, Trebeak taldeko kideek euren parrokietara, pertsona nagusien egoitzetara, eskoletara edo euren inguruko beste hainbat lekutara eroango dabe Belengo Bakearen Argia. Adierazo dabenez, “eurak argi dira besteentzat, Aita-Ama Jainkoa argi dan lez guztiontzat. Eurak be burutzen dabe egiteko hori: kandelak argi honegaz biztu mundu osoan”.

Encuentro en Rekalde