03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena
15.12.2022

Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena

Datorren domekaz, abenduak 18, Retuertoko Jesusen BIhotza parrokiak 75. urteurrena ospatuko dau, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta hainbat abadek alkar-meza emoten dauala, 11:00etan ospatuko dan esker oneko Mezagaz. Barakaldoko Zigor koralak girotuko dau eleizkizuna eta amaitzeaz batera Gabonetako kontzertua eskainiko dau. Ospakizunei amaiera emoteko, herri bazkaria egingo da auzoko jatetxe batean.

1942.eko ekainaren 21ean jarri eben Barakaldoko Retuertoko Jesusen Bihotza eleizaren lehenengo harria

1947.eko abenduaren 14an inauguratu eta sagaratu zan eleiza, On Carmelo Ballester Gasteizko gotzaina buru zala; Angel Castro izan zan lehenengo parrokoa. Vati

Jesusen Bihotza eleizaren datuak

J.I. Gorostiza eta Orma izan zan arkitektoa eta horma-irudiak eta mihiseak J. Gorostiza  Gonguetarenak dira.

Altara-aldearen barrenean, soto erako aldean, kapera zabala dago eta bertan Jose Maria Garay eta Sesumaga ongilearen eta bere familiaren hilobiak -horma-hobiak- ikusi daitekez.

Vatikanoak, hain zuzen be Pio XIi.a aita santuaren (Eugenio Pacelli) edkutik, San Gregorio Handia ordenaren Kurutzeagaz autortu eban Jose Maria Garay eta Sesumaga.

Honeek dira, Retuertoko eleiza zabaldu zanetik, bertan jardun izan daben abadeak: Angel Castro, Alberto Benedicto, Federico Castro, Jesus Alvarez, Eugenio Altazubiaga, Txomin Pedrosa, Hermogenes Olealdecoa, Jesus Gurtubay, Juan Ignacio Vara eta, 2014tik hasita, Entrerrios-Errekarte PBaren barruan, moderatzaile lez: Sergio Buiza, Femando Marcos eta Jhonny Vargas (joan dan abuztuaren 8an hil zana).

Retuertoko abadeak

Aitamen berezia merezi dabe, gainera, abade egindako Retuertoko semeek: Jose Sanz, Alfonso Beraza, Miguel Vara, Juan Ignacio Vara, Pedro Mari Zalbide eta Jaime de Miguel.

Puzzle 1000kolore/1.000 colores,