Ikerketan, Bizkaiko kostaldeko herrietako 20 barriemoile alkarrizketatu dabez. Hiru belaunalditako pertsonak dira eta euren lekukotasunak eta bizipenak kontuan hartuta osatu da lan hau. Labayru Fundazinoaren egitasmo hau euskarri bitan aurkezten da: 165 orrialdeko liburua eta 12 ikus-entzunezko. Ondorengo estekan kontsultatu daitekez:
Aurkezpenean azaldu dabenez, emakumeen lana gizonezkoen lanaren osagarri izan da, baina baita funtsezko eta ezinbesteko be portuko ekoizpen-katean. Izan be, arraina portura iristean, emakumeek egin izan dabez lan gehienak: “emakumeok izaera sendoa izan dabe, baina izan dabezan lanbideek ez dabe merezitako ikusgarritasunik izan eta bigarren mailan geratu behar izan dabe. Horregaitik, Labayru Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, emakumeon lanaren garrantzia erakutsi, euren bizimodua ezagutzera emon eta egindako ahaleginaren garrantzia nabarmendu gura dau”.