“Nork bere burua hezi hezitzeko: Seminarioan hasi” ikastaroa, Seminarioetarako Gotzain Azpibatzordeak antolatzen dau. Seminarioan euren zerbitzuari ekin barri deutsen hezitzaileentzat da, Ignacio Fernandez eta Manu de las Fuentesen kasuan lez, irailean, kurtso barriaren hasieran, ekin eutsen-eta euren mandatuari.
“Giza alderdia eta pastoral alderdia hasierako heziketan” gaia lantzen da ikastaroaren aurtengo ekitaldian. Zazpi gai garatuko dabez: Iñaki Martin Errasti Madrileko seminario txikiko hezitzaileak, “seminario txikiaren berariazko helburuak” azalduko ditu. Fernando Ramon Casas Valentziako seminario nagusiko errektoreak hezitzailearen liburutegian ezinbesteko diran liburu eta irakurgaien inguruko argibideak emongo deutsez. Hizlari berak jardungo dau pastoral heziketaren inguruko helburu eta bitartekoez.
Jose Antonio Alvarez Madrileko seminario nagusiko errektoreak abade heziketarako egitasmo barriaren arabera hezitzaileak izan behar dituan ezaugariak azalduko deutsez. Klerorako eta Seminarioetarako Batzordeko idazkaritzako zuzendariak bokazino bereizketan ze akonpainamendu eskaini behar dan azalduko dau.
Fernando Murga Gomez Madrileko seminario nagusiko hezitzaileak giza heziketaren helburu eta bitartekoei buruz hitz egingo dau. Mons. Jesus Vidal Chamorro Seminarioetarako Gotzain Azpibatzordeko presidenteak jardungo dau azkenik, seminarioan abade-bokazinorako giro onuragarria sortzeko bideei buruz.