22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lurralde Santuko frantziskotarrak, Bilbon
30.05.2024

Lurralde Santuko frantziskotarrak, Bilbon

Datorren astelehenez, ekainak 3, Jerusalemen bizi eta Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomo dan Fray Tony Choucry libanoarra Bilbora etorriko da. Goizez, gotzainagaz alkartuko da eta arratsaldez berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian 19:00etan. Ondoren, meza ospatuko da milaka lagunen hilketa gertatzen ari dan lekurako bakea eskatzeko. Fray Luis Quintana Zaintzaren Espainiako arduraduna izango dau ondoan Choucryk.

Berbaldia eleizan izango da eta frantziskotar biek inguruan bizi daben egoeraren barri emongo dabe. Ondoren, Bakearen aldeko Eukaristia ospatuko da.

Talde sustatzailea

Lurralde Santuko San Frantzisko Xabier parrokiako taldeak, denpora daroa alkartean hango egoera larriaren aurrean sentiberatasuna bizten. Beraz, antolatzaileen esanetan, “bisita hau aukera ederra da egoeraren barri zuzen-zuzenean jakiteko”.

Parrokiatik dei egiten deutse Bizkaiko alkarteei ekitaldiagaz “bat egin” eta “parte hartu daien”, lekuan bertan dagozan fraileen lekukotasuna entzuteko aukera aprobetxatuz.

Zer da Lurralde Santuaren Zaintza?

Vatikanoaren mandatuaren arabera, frantziskotarren ardura da leku santuak zaintzea. Leku hareetan bizitzean datza euren zerbitzua eta lekuok “otoitzerako legu bihurtzea, abegitsu izan lekuko fededunakaz eta erromesakaz, heziketarako bitartekoak martxan jartea, esate baterako, eskolak, edo gizarte ekintzak burutzea nagusi eta familia gazteentzat, ospitale eta anbulatorioez arduratzea, giza sustapenerako egintzak burutzea lanpostuak sortuz…”.

Bariku Santuz, Eleizak Leku Santuen aldeko diru-batzea egiten dau. Mundu osoko fededunen eskuzabaltasunari esker batutako diruagaz gastuen zati bati aurre egiten deutse.

Frany Tony Choucry