16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Mahai-ingurua Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean
15.10.2024

Mahai-ingurua Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenean

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, mahai-ingurua ospatuko da datorren eguenez, urriak 17, 18:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Ondorengo honeek parte hartuko dabe: Imanol Zubero soziologoak, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariak eta Nestor Aras abade eta diakonotzarako Eleizbarrutiko batzordeko zuzendariak. 

ETPIak egitarau interesgarria prestatu dau kurtsorako, besteak beste, eguenez ospatuko dan mahai-ingurua: “Oroimena egiteko sasoia da eta gure historiaren balioa nabarmentzekoa, baina, batez be, ikasitakotik aurrea begiratzeko sasoia”. Asmo horregaz, gure eleiz errealitatea hiru alderditatik -agerpena eta partaidetza gizartean, fedearen proposamena eta alkarte alderdia- aztertuko daben hiru lagun batuko dabez. Kristau alkarteko kideak dira, nahiko ezagunak eta ekarpen aberasgarria egiteko moduko ibilbide eta begirada dabenak.