23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenen misino-lekukotasuna
04.07.2024

Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenen misino-lekukotasuna

Margarita eta Lidie monja kaputxino hirugarrenak Bilbon izan ziran atzo. Monja egin ziranetik zidarrezko ezteguak ospatzen dabezala-eta, espiritualtasuna lantzen eta hezten izan dira Valentzian eta bueltako bidaian geldialdia egin dabe Bilboko Eleizbarrutian Kongoko Errepublika Demokratikoko Kanseniako misinoari eskaintzen jakon laguntza eskertzeko. 

Margarita eta Lidie  Tourseko San Martin parrokiako misino-taldeagaz, Begoñako azokaz arduratzen dan taldeagaz, Misinoetarako Ordezkaritzako kideakaz eta Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideakaz batu ziran atzo -eguaztena-. Solasean jardun eben eurakaz Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan, askotariko barriak emonez. Amaieran esan ebenez, “honako batzarrei esker, zuzeneko barriak jasoten doguz eta euskal misiolarien 1964an lehenengo aldiz bisitatu ebezan misino haren aldeko konpromisoa sendotzeko aukera dira”.

Lubumbashin hainbat urte eta Kansenian urtebete emon ondoren, Margarita venezuelar misiolaria bere herrialdera itzuliko da datozan egunetan. Lidiek 16 urte daroaz Kansenian, erizaina da eta misino haretako ospitaleko zuzendaria da. Ospitaleak, gaixoen ekarpenagaz egiten dau aurrera. 

Misiolariak Kongo
Margarita eta Lidie, Jose Ignacio Iturmendi Mufungaren Adiskideak Fundazinokoa eta Mikel Robledo Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako “Hego Berria” taldekoa.
Misiolariak Kongo
Goizez, Begoñako basilikan izan ziran
Misiolariak Kongo

Misiolarien eta Kanseniako misinoan laguntzen daben taldeetako kideen batzarra.

Bilboko gotzaina Kongoko Errepublika Demokratikoan

Joan dan udan, On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatu eban eta monja bi honeek ezagutu ebazan. Hamabi egunez, herrialde zabal ha -Afrika osoko bigarren handiena- zeharkatu eban Iñigo Iriarte Mufungaren Adiskideak Fundazinoko kideagaz eta Sor Margarita Roblesegaz. Lidie ospitalera egin eban bisitan ezagutu eban. 

Sor Margarita Robles ezkerretara
Sor Margarita Robles, ezkerretara, gotzainak Kongoko EDra egin eban bisitan

Zerbitzu eta maitasunezko bokazinoa

Esperientziaren ostean, Margaritak bere zirrarak agertu ebazan:

“On Joseba Segura eta Iñigo Iriarte iristean hasi zan gure abentura. Jakizue, hemen, Afrikan, gotzain bat “kalean bertan” ikustea, oso arraroa da. Bidean aurkitu genduzan lagun guztiek sekula ikusi eta bizi bako zerbait ikusi eta bizi ebela uste dabelakoan nago.

Euskal misiolarien egitekoa, Jesusena lez, pobreen artean pobreenak lehenestea da. Horreek, euren kabuz, ez dabe sekula izan, ezta izango be, euren herrixketatik atara eta fedea, heziketa, osasuna jadesteko aukerarik, ezta burua zabaldu eta gitxi batzuen zapalketa kritikatzeko argudiorik be.

Izan ginan leku guztietan esan euskuen urrinetik etorritako misiolari horreek, erosotasuna atzean itzi eta zerbitzu eta maitasunezko bokazinoaz etorri zirala hona, egundoko arrastoa itzi ebela eta euren ekarpenak bizirik dirauala eurak etxera edo betiko bizilekura joan ziraenean. Mostaza-ale txikiagaz gertatzen dan lez, gaur egun, zuhaitz mardula da eta frutu handiak emoten ditu”.

Sor Margarita Robles

Margarita y Lidie, ante la basílica de Begoña