Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mariaren Leginoa: Abendualdiko erretiroa eta urteurrenak
17.11.2026

Mariaren Leginoa: Abendualdiko erretiroa eta urteurrenak

Datorren eguenez, azaroak 19, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak Mariaren Leginoaren Abendualdiko erretiroa gidatuko dau. Alde Zaharreko Kapelutegi kaleko 12. zenbakiko pisuan (1. ezk.) egingo da. Gainera, azaroaren 21ean, zapatuz, Mariaren Leginoko eleizbarrutiko hitu taldek Urrezko Ezteguak ospatuko dabez, eguerdiko 12:00etan Ariz-Basauriko Edurretako Andra Mari parrokian ospatuko dan Eukaristiagaz. 

Abendualdiko erretiroa

“Mariagaz, Franck Duffen eskutik, Abendualdian barneratuko gara” goiburuaren harira ospatuko da eguenez Bilbon Mariaren Leginoak antolatu dauan erretiroa. Bat egin gura daben guztiek parte hartu leikie.

Mariaren Leginoa
Mariaren Leginoa Andra Mariari buruzko mobimentu katoliko internazionala da eta Frank Duff laiko irlandarrak sortu eban 1921eko irailaren 7an.

Urrezko Ezteguak

Beste alde batetik, azaroaren 21ean, zapatuz, Mariaren Leginoa mobimentuko hiru taldek, “Maria, Espiritu Santuaren tenplu”, Gizakundearen Andra Mari” eta “Edurretako Andra Mari”, hirurak Basaurikoak, euren 50. urteurrena ospatuko dabe. 

Hasteko, Eukaristia ospatuko dabe Arizeko (Basauri) Edurretako Andra Mari parrokian eta, ondoren, senide bazkaria egingo dabe.

Mariaren Leginoa mobimentua Eleizbarrutiak lehenengo urratsak emon ebazan sasoian heldu zan Bilbora, berrogeta hamarreko haarkadan, Pacita Santos filipinarraren eta Jose Manuel Apellaniz eleizbarrutiko abadearen eskutik. 

 Gaur egun, hainbat talde dago eta kideek boluntario-lana egiten dabe astero, Eleizbarrutiko hainbat herritan ahuleziazko egoeran dagozanei lagunduz.

www.bizkeliza.org

Imagen de la celebración del 75 aniversario del movimiento Legión de María, en Bizkaia. En 2025, en la parroquia de San Nicolás, de Bilbao.