30-01-2025 Jueves, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa
27.01.2025

Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa

Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.

Martín Iriberri Villabonak SJ (Iruñea, 1969) gidatuko dau Bilboko Eleizbarrutian mandaturen bat daben laikoen erretiroa.

Gaur egun Alboan Fundazinoko zuzendari nagusia danak zuzenbidea ikasi eban Nafarroako Unibertsitatean Eleiz Ikasketetan titulua jadetsi eban Deustuko Unibertsitatean eta teologian maisutza dauka Bogotako ‘Pontificia Universidad Javeriana” dalakoan. 

2001 eta 2003 bitartean, bake-eraikuntzarako prozesuetan parte hartu eban Kolonbiako gatazkaren testuinguruan eta bertan desbardintasunaren aurka lan egiteko konpromisoa sendotu eban. Bueltatu zanean, abade egin zan Bilbon.

2006 eta 2013 bitartean, etorkin eta errefuxiatuen akonpainamendurako Ellacuria Fundazinoaren bultzatzaile eta lehen zuzendari izan zan. Beranduago, Loiolaetxea Alkartea zuzendu eban 2013 eta 2020 bitartean, kartzelan egozan pertsonei abegi eginez eta gizarteratze prozesuan lagunduz. Zortzi urtez Martuteneko kartzelako kapilau be izan da eta Espetxeko Gizarte Merituaren Zidarrezko Dominagaz autortu eben bere lana (2020).

Gogo-jardunak urtarrilean

Joan dan astean, Bilboko Eleizbarrutiko abadegaiek erretiroa izan eben Ziortzako monasterioan. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendariak gidatu ebazan gogo-jardun horreek.

Cristobal Lopez Rabateko kardinalak gidatu ebazan abade eta diakonoen gogo-jardunak. Isiltasunaz baliatuz gogoeta eta otoitz egin eben Berrizen.

Martín Iriberri