Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa
Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.
Ekitaldia Vicente Zabala jesuitaren oroipenez bere heriotzaren 20. urteurrenean
"Vicente Zabala" kultur alkarteak ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Vicente Zabala (Tolosa 1931-Durango 2004) abade jesuita omentzeko. Arduradunek azaldu dabenez, "berbaldi-solasaldiaren bidez, Zabala gogoratuko dogu eta partaideek edozein unetan hitz egiteko aukera izango dabe". Ekitaldia Arrupe aretoan (Jesuitak, sarrera Kurutziagatik) izango da, 19:00etan. Zabalak …
Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?
Gaztelugatxeko San Joanen inguruan, 12 metroko sakoneran, Begoñako Andra Mariaren irudia dago urperatuta. 1963an tronuratu eben irudia, urpekari eta marinelen zaindaria. Urtero gogoratzen da gertaera hori otoitz eta lore-eskaintzakaz. Domeka honetan, irailak 7, barriro jarriko deutsez loreak urperaturako irudiari.
Bizkaiko Eleizaren kurtso hasieran, bost ibilbide oinez Elorrion
Aurretik be jakitera emon dogunez, irailaren 27an ospatuko da "Goazen 2025" ekitaldia eleizbarrutiko pastoral ekiturteari hasiera emoteko (ezinbestekoa da izena emotea: hemen). Ekitaldiari goizeko 10:00etan emongo jako hasiera, autobusak zehaztutako lekuetara iritsi eta harrera eta jubileu otoitza egiteaz batera. Ondoren, erromesaldia egingo da jubileu tenplua dan basilikara, bost lekutatik abiatuta: San Agustin eleiza, Argiñetako nekropolia, San Antonio Abadea ermita, monja domingotarren monasterioa eta Maria Bitarteko eleizbarrutiko ikastetxea.
Zabalik kurtso hasierarako izena emoteko epea
Elizeak Itxaropenaren Jubileua ospatzen dauen urtean, Bilboko eleizbarrutiak bere 75. urteurreneko ekitaldiakaz jarraitzen dau. Ikasturte barria irailaren 27an inaugurauko da ofizialki, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, eta egun horretarako Jubileoa irabazteko tenplu bihurtuko da. Izena emoteko epea zabalik dago. Izen emotea: hemen
Eleizeak ingurumena eta giza justiziaren aldeko jardunaldia ospatzen dau
Leon XIV aita santuak aukeratutako Sorkuntzaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiaren gaia “Bake eta itxaropen haziak” da. Hain zuzen be, Bizkaiko Elizak bakearen aldeko haziak banatu ebazan maiatzean, etxe askotan loratu diranak.
Abian da dokuMentala film laburren jaialdia
Argia Fundazioak dokuMentala film laburren jaialdiaren edizino barria jarri dau abian. Laguntza-harremanak aldaketaren eragile modura jartzen dauz erdigunean ekimen honek. Deialdia zabalik dago eta edozein persona, kolektibo edo erakundek aurkeztu leike bere lana zemendiaren 14ra arte.
Bizkaiko parrokiarik zaharrenean, bederatziurrena
Almikeko parrokia Bermeoko uribilduan dago, Busturiagaz mugan. Lope Díaz de Haro jaunak eta haren emazte Urraca Alfonsa andreak lurraldean sortu eben lehenengoa da. Gaurtik aurrera, inguruko eleiztarrak oinez joango dira eleizaraino, Ama Birjinaren bederatziurrena ospatzeko. Bere omenezko jaia irailaren 8an izango da.
Mañaria eta Abadiñoko erreguteak urteko azkenak
Abuztuko azken barikuro legez, Mañariko Jasokundeko parrokiako-alkarteak eukaristia ospatu dau Urkiolako santutegian. Amaitzerakoan, Felix eta Kontxiri oparitxoa emon gura izan deutsie datorren astetik aurrera etapa barri bati ekingo deutsie Ermuan-eta. Bihar, ikasturte liturgikoaren azken erregutea ospatuko da, Abadiñokoa, 11:30etan izango da eukaristia.
Eleizbarrutiko monumentuen katalogoa klik baten
Katalogoa orain dala lau hamarkada hasitako beste baten oinarritzen da, eta bere helburua espezialisten, ikertzaileen, baina, batez be, Bizkaiko gizartearen esku jartea da. Nerbioi Garaia eskualdetik hasi da eta datozen urteetan gure lurraldeko gainerako eskualdeetara hedatuko da. Gaur egungo teknologiari esker, oztoporik barik eskura daiteke altxor hori, modu erraz eta oso malguan, eta horrek balio erantsi handia adierazoten dau. Eta dana klik batean web baten bidez
Bizkaiko Caritasen datu bankua publikoaren esku
Bizkaiko Caritasen Behatokiak gure inguruko pobreziarekin, zaurgarritasunarekin, gizarte-bazterkeriarekin eta desbardintasunagaz lotutako gai nagusiak aztertzen dauz. Horretarako, erakundeak egindako esku-hartze sozialean, FOESSA fundazinoak egindako Integrazinoari eta Behar Sozialei buruzko Inkestan (EINS) eta estadistika ofizial nagusien jarraipenean oinarritzen da. Ikasturtearen amaieran, erakundeak 2022-2024 aldiko datuak jarri dauz herritarren eskura.
Bilboko Elizbarrutiaren 75. uteurrena modu birtualean
Bilboko Eleizbarrutiak 75. urteurrena ospatzen jarraitzen dau, etorkizuna sendotu gura daben ospakizun, oroitzapen, esperientzia eta mugarrien bidez. Egitarauak aurrera darrai zemendiaren 9ra arte luzatuko da, egun horretan egingo dalako amaiera ospakizun handia Santiago Katedralean. Datorren ikasturtean zehar, eleizbarrutiko historia jasoten dauen erakusketa ibiltariak Bizkaiko bikaritzetatik egingo dau aurrera. Komunikazino sailak mugarri nagusien bilduma monografikoa eskaintzen dau.