Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa
Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.
Ekitaldia Vicente Zabala jesuitaren oroipenez bere heriotzaren 20. urteurrenean
"Vicente Zabala" kultur alkarteak ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Vicente Zabala (Tolosa 1931-Durango 2004) abade jesuita omentzeko. Arduradunek azaldu dabenez, "berbaldi-solasaldiaren bidez, Zabala gogoratuko dogu eta partaideek edozein unetan hitz egiteko aukera izango dabe". Ekitaldia Arrupe aretoan (Jesuitak, sarrera Kurutziagatik) izango da, 19:00etan. Zabalak …
Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira
"Eleizea plazara" azokaren ostean, ekainaren 25ean emongo jako hasiera BizkaiBirari, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko 19 egunez 19 etapa burutuz Bizkaian zehar egingo dan ibilaldiari. Hasiera, Begoñako basilikan izango da eta uztailaren 13an, Bilboko katedralean izango da ekitaldiaren amaiera. Aplikazinoa prest da Iphone zein androiderako ibilbidea egin gura daben guztiek jatsi daien.
Egun ahaztezineko irudiak
Bideo honetan jasoten da atzo Barakaldoko BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokako hainbat irudi. Hiru mila lagun baino gehiago batu zan topaketan.
3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan
Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. Arratsaldeko 17:00etan jardunaldiari amaiera emon jakonean, ekainaren 25ean hasiko dan BizkaiBirarako deialdia egin jake alkarteei.
Bilboko gotzaina: "Eleiza bizia garala ikusiko da BECen"
Atzo, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratiko EgunOn Bizkaia irratsaioan izan zan. Bizkaiko Eleizaren inguruko hainbat konturen inguruan jardun eban, gaur, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan ospatuko dan ekitaldia nabarmenduz. BECeko 3. pabiloiko ateak goizeko hamarretan zabaldu eta arratsaldeko bostetan itxiko dira. Zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, esate baterako: tailerrak, musika-emonaldiak, eleiz errealitateen aurkezpenak 90 standetan, e.a. Bizkaiko Eleizak bikain ospatuko dau bere 75. urteurrena bertaratu gura daben guztientzat zabalik …
"Eleizea plazara" azokan erakusketak jasoteko eremua izango da
Bihar, erakustazokako (BEC) 3. pabiloian, erakusketentzat gordetako eremua izango da. Kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan eta 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten dituan erakusketa ibiltaria Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan izango da. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeek, Langile Pastoraltzak, HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) mobimentuak, 'Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari' erakundeak, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) eta artxiboak eta liburutegiak be panelak jarriko dabez euren jarduerak eta historia erakusteko.
Montserrat Torret organista ezaguna, Durangon
Maiatzaren 17an, zapatuz, estatuko organo-jotzailerik gailenetakoaren inguruko mahai-ingurua ospatuko da Durangoko San Agustik kultur eremuan. Montserrat Torretek 99 urte ditu, jardunean dago oraindik eta zortzietatik aurrera ospatuko dan barriketaldian parte hartuko dau. Ekitaldiaren antolatzaile dan Arandoño Kultur Alkarteak jardueraren ingurukoak azaldu ditu: "organoari eta musikari eskainitako guztiagaitik omenaldia egitea". Oscar Candedo, Jose Luis Echechipia eta Roberto Fresco dira organista gonbidatuak.
Naiara Trifol eta Pakembak 75. urteurreneko kantua abestuko dabe BECen
Eskaut taldeetako kideek osotutako Pakemba taldeak girotuko dau 'Eleiza plazara' azoka, arratsaldez ospatuko dan erromeria. Eszenatoko nagusian joko dabe 25:30etatik aurrera. Momentu baten, Naiara Trifol igoko da eszenatokira eta `Geroa Marraztu´ 75. urteurreneko kantua abestuko dabe.
"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta
Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "gaixotasunean, itxaropena" gaiaren inguruan jardungo daualarik. Biharamunean, martxoak 20, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, 17:30etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Web honetatik …
'Eleiza plazara' ekialdiagaz 4.000 gara Youtuben
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko maiatzaren 17an BECen ospatuko dan Eleizea plazara ekitaldiaren atarian, 4.000 harpidedun gara YouTube kanalean. Zapatuko azokan, jente-kopuru bera batuko dala uste da.
Julio Gomezen berbaldia: "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa"
Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, ospatuko dan Gaixoaren Pazkoaren inguruan.