Ehun gazte baino gehiagok gozatu eban “Gazte Bake Topaketako” musikaz Bilborocken
'Bake Topaketa' bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldia nabarmendu da asteburu honetan askotariko ekitaldien gainetik. Aurton, barritasun lez, beren-beregi gazteei zuzendutako deialdia izan da, hain zuzen be, zapatu goizez BIlborock aretoan ospatu zan kontzertua. Eleizbarrutiko hainbat arduradun hurreratu zan aretora, besteak beste, On Joseba Segura gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako hainbat kide.
“Gazte Bake Topaketan”, zuzeneko kontzertua ospatu da, batez be gazteentzat (18 eta 30 urte bitartekoak).
Beren-beregi egun honetarako sortutako musika-taldeak Kortatu taldearen “Sarri, Sarri” abestiagaz egin eutsen harrera ekitaldira hurreratu ziranei. Eleizbarrutiko hainbat eleiz arlo eta lurraldetako gazteez osatutako taldeak zuzenean interpretatu ebazan hautatutako abesti guztiak eta primerako giroa sortu eben. Gazteek parte-hartu, esku-hartu eta dantza egin eben.
Abestien bitartez, bertaratu ziran gazte gehienek, euren adinarengaitik ezagutu ez dabezan urte gogorrak gogoratzeko aukera izan zan. Besteak beste, Pantxoa eta Peioren, Barrikadaren, Esne Beltzaren, Sociedad Alcohólicaren edo Local 9ren abestiak entzun ziran. Abestiak eta gogoeta nahastatu ebezan, egoerak, jarrerak eta emozinoak eztabaidatu eta zalantzan jarteko.
John Lennonen “Imagine” eta Mercedes Sosaren “Solo le pido a Dios” abestiek amaiera bikaina emon eutsen kontzertuari eta, otoitzaldiak emon eutsan amaiera jarduerari.
Manu Morenok amaieran azaldu ebanez, aurton jarduera “desbardin, erakargarri eta dinamikoagoa” antolatu gura izan da gazteen parte-hartzea sustatzeko. Maite Morezuelas Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako gazteen saileko arduradunak positibotzat jo eban esperientzia: “gazteak dinamikan sartu egin dira. Historia ezagutzeko era da eta, nire ustez, horrek garrantzia dauka. Jenteak ondo pasatu dau eta, aldi berean, gaian sakontzeko aukera izan dabe. Zertzelada batzuk emon doguz, aurrerantzean gaia lantzen jarraitzeko aukerari atea zabalduz”.
https://youtu.be/Ur3EhNR8R98
Bake Topaketa 2023 bikaritzetan
Bilborocken gazteak batu diruan ekitaldiaz gainera, izan da lurraldeetan beste hainbat jarduera be Bake Topaketaren IX. ekitaldia ospatzeko. Hainbat lekutan, ‘Gesto’ dokumentala proiektatu da eta beren-beregi prestatu diran eta gaiaren inguruko lekukotasunak jasoten dabezan materialak -web orrialde honetan eskuratu daitekez- landu dira.
V. bikaritzakoak izan ziran goiztiarrenak, barikuz ospatu ebelarko topaketa Gernikan. Gehiago jakiteko, hemen. Datorren asteburuan, ‘Gesto’ dokumentala emongo dabe martxoaren 4an, zapatuz, Lekeitioko zinean, goizeko 10:30etan.
I. bikaritzan,Portugaletaeko Karmeneko Ama ikastetxean batu ziran zapatuz:
Bake Topaketa, Portugaleteko Karmeneko Ama ikastetxeko aretoan
II. bikaritzan be zapatuz ospatu zan, kasu honetan, Zallan:
II. bikaritza, Zallan
III-VII bikaritzetan, zapatu goizez Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan Bake Topaketa:
Topaketa Indautxuko Karmeneko Ama parrokian
Eta VI. bikaritzan be zapatuz ospatu zan, Romoko San Jose parrokian.
Topaketa VI. bikaritzan, Romoko San Jose parrokiako lokaletan
IV. bikaritzan, datorren asteburuan ospatuko da. Martxoaren 3an, barikuz, ‘Gesto’ dokumentala proiektatuko da Zornotzako “Zornotza Aretoan”, 18:00etan.
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar, acepta el uso de todas las cookies. Sin embargo, puede visitar "Ajustes de Cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas, las cookies que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de optar por no recibir estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.