07.09.2026

Maximo Guisasola misiolaria gogoan, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Asteburuan ospatu dira Vincesen (Ekuador) orain dala 75 urte herraialde haretan istripuz hil zan Maximo Guisasola misiolaria omentzeko ekitaldiak. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkariak parte hartu dau Zeanurikoa zan eta 1948an euskal misiolarien lehenengo espedizinoan Ekuadorrera heldu zan misiolariari egindako omenaldian. 

Fran Izquierdo, Koldo Muro eta Manuel Heredia Misinoetarako Gasteiz, Donostia eta Bilboko ordezkariak Ekuadorren dagoz oraindik bertan jardunean diharduen misiolariak bisitatzen eta euren egitasmoen barri jasotzen.

Urteurrena Maximo Guisasola Ekuador
Urteurrena Maximo Guisasola Ekuador

Zapatuz gogoratu eben Guisasola Vincesen, bere heriotzaren urteurrenean.

Urteurrena Maximo Guisasola Ekuador
Urteurrena Maximo Guisasola Ekuador

“Raíces y Sueños” egitasmoa

Egunotan, Fran, Koldo eta Manuelek JuanRa Etxebarria misiolari arabarraren “Raíces y Sueños” egitasmoa bisitatzeko aukera izan dabe.

"Raíces y Sueños" egitasmoa
"Raíces y Sueños" egitasmoa
"Raíces y Sueños" egitasmoa

www.bizkeliza.org